jueves, 24 de febrero de 2011

17. CASTANEA SATIVA


IZENAK:
Zientifikoa: CASTANEA SATIVA
Euskaraz: GAZTAINONDOA
Gazteleraz: CASTAÑO
Ingeleraz: CHESTNUT

EZAUGARRIAK:
Zuhaitzaren altura: 30 m arteko zuhaitza da.
Hostoak: 10-20 zm bitartekoak, luzanga-lantzeolatuak, zorrotzak edo akuminatuak. Ertzak lodiki zerratuak.
Fruituak: Gaztainak, oinean argiagoa eta puntan ileduna den azal arre gorrixkako akenioa. Karloa biribildu eta
              gogortua da, arantza luze bakanki-ilaundunez hornitua.
Loreak: Udaberriaren erdialdera loratzen da.

BESTELAKOAK:
Dirudienez ekialdeko Mediterraneokoa da, baina oso antzina sartu zuten Penintsulan.
Gaztainak elikagai moduan erabiltzen dira. (Euskal Herrian ohizko janaria izan da).
Egurra zurgintzan eta ebanisterian estimatua da. Lehen otargintzako industrian gaztaina zepen kimutaz baliatzen ziren.


SERGIO CALDERÓN (ZIG-SAT)

miércoles, 23 de febrero de 2011

28 PLATANONDOA

iPlatanondo Arrunta, latinez Platanus  sp., gazteleraz Platano de sombra., eta ingeleraz. London plane deritzo.

Gure zuhaitzaren altuera 25 metrotakoa da.Altuera40 m-raino iritsi daiteke. Enborra gogorra eta erresistentea da,zimurtsua.


Hosto erorkorrak,bakunak txandakatuak, txorten-luzeak eta ia beti palmatuak, 15-20x20-25cm-takoak ditu.Haien kolorea berde bizia da gainazalean eta argiagoa azpian.

Lore arrak eta emeak ditu,ez oso ikusgarriak.Zuhaitz berean jaiotzen dira baina infloreszentzia sexu bakarretan.Arrak kolore horikoak dira eta emeak gorriak eta horixkak.Apiril eta Maiatzean loratzen da.

Fruituak esferikoak dira, oinean ile luzeko motots sakabanatzen errazteko.Fruitu kopuru handia ematen duten arren,hazia nekez ernetzen dira edo antzuak dira eta hori dela eta ugalketa aldaska bidez artifizialki egiten dira.Fruituak udaren azken aldera edo udazkeneko lehen egunetan heltzen dira.

Ipar Amerikan aurkitzen dira espezie gehienak. Egurra egokia da zurgintza,ebanisteria eta eraikuntzarako.Apaingarri bezala oso erabilia da, basogintzan baita ere.





Adrian Elvira, Joseba Garcia, Maria Becerra 2C






76 EZPELA

76 ezpela

Ezpel arrunta (Buxus sempervirens) landare loredun betiberdea da, Boxus generokoa. Jatorria Europa mendebalde eta hegoaldean, Afrika ipar-mendebaldean eta Asia hego-mendebaldean du, Ingalaterra hegoaldetik, Maroko iparraldera eta Turkia mendebaldera Kaukaso mendebaldeko Buxus colchica eta Iran iparraldeko B. hyrcana sinonimotzat hartzen dira.



Zuhaitz txiki edo zuhaixka betiberdea da, 1-9 m garai, 20 cm diametroko enborrarekin (nahiko zabala zuhaixka batentzat). Hostoak berdeak edo hori-berdeak dira, obalak, 15-30 mm luze eta 5-13 mm zabal. Loreak hermafroditak dira, hori-berdexkak, petalorik gabeak eta intsektuek polinizatuak. Fruitua hiru gingileko kapsulak dira, 3-6 hazi dituztenak. Espeziea kareharri edo klera lurretan hazten da, zuhaitz handiagoen basoetan, batez ere pagadietan.

Ezpel hitza euskal toponimoetan agertzen da, hala nola Lapurdiko Ezpeleta.

Unai Abrisketa

50 JAPONIAR BASAERRAMUA

Japoniar basaerramua  Euonymus Japonycus deitzen da izen zientifikoz , ingelesez  Japanese spindle deritzo eta gaztelaniaz Aereo-Marginatus

Zuhaitz honek 2,13m ditu baina 6m-tara ailegatu ahal da. Enborra ikusiz eta ukituz, latza, apurkorra, gogorra eta zimurtsua dela dakigu.



Zuhaitzaren hostoak koriazeoak, aurkakoak, eliptikoa eta obalatu izaten dira. Zorrotzak edo kamutsak, hertzean zerratuak. Hostoak kolore berde distiratsuak gain aldetik eta zurbilagoak azpialdetik dira.


Loreak berdexkak dira, petaloak luzangak eta estamineak harizpi luzekoak ditu. Bere loreak barruan haziak laranjak ditu.  Fruituak ekainean heltzen dira.

Jatorriz Japoniakoa da.Euskal Herrian bereziki arrunta da Kostaldeko zirrinetan. Ornamentazioan oso erabilia da.


Sergio Torres,  Oihane Garcia,   Imanol Ramos, Salama Ahmed  2C

martes, 22 de febrero de 2011

ZUHAITZEN SAILKAPENARI BURUZKO SARRERA BAT ZIGeko BLOGEAN

 ZIGeko ikasle batek idatzi du haien gelako blogean sarrera bat honi buruz, hau da haien bloga ikusi nahi baduzu: http://www.txorierrikoziga.blogspot.com/


Agenda 21erako institutuko zuhaitzak aztertzen ari gara. Gela bakoitzean lau zuhaitz aztertzen ari gara.
Lehenengoz zuhaitzari argazki bat atera behar diogu , beste bat enborrari, hostoari eta fruituei. 
Gero datu batzuk bilatu behar dira interneten eta Anak eman digun fotokopia batzuetan. Datu horiek dira: jatorria , hostoen ezaugarriak, nolako fruitudituen , zenbat neurtzen duen eta hostoak nolakoak diren . 
Niri tokatu zaidana Phyttosphorum tobira izeneko zuhaizka da.
Phyttosphorum tobiraren loreak apaingarri giza erabiltzen dira.
Bilatu dugun informazioa ordenagailuz idatzi behar dugu eta agenda 21eko korreo helbidera bidali behar dugu.Irakasleek eskegiko dute Institutoko Agenda 21ko blogean Horrela edukiko dugu institutuko zuhaitzei buruzko informazioa.
 
Naiara

miércoles, 16 de febrero de 2011

25 HARITZA



Haritza, latinez quercus robur, gazteleraz roble pedunculado, eta ingeleraz oak tree . 20 metro eduki ahal duen zuhatza da, baina guk neurtutakoak 8 metro zituen, beraz gaztea da oraindik.

Bere enborra latza, hauskorra, zaila, gogorra, eta sendoa da, gutxienez nire eta nire laguntzaile Jonatanentzat.

Bere hostoak erorkarrak dira orain ez zuen ia bat ere ez.  Bere fruituak ezkurrak dira eta loreak adaskak.

Haritza Euraparen leku hezeetan bakarrik dago banatuta. Eta bere erabilerak honako hauek dira: altzariak egitea, eta lur zolak egita dira bitartez, gero erabilera gehiago izan ahalko ditu.


      Eneko Goikoetxea eta Jonatan Becerra 2 A

miércoles, 9 de febrero de 2011

18 OKARANONDO GORRIA

Gerezi erramuak, ingelesez cherry plum eta gazteleraz Ciruelo japonés, deitzen dutena, izen zientifikotzat Prunus cerasifera du.

Zuhaixka honek enbor gogorra, latza, sendoa, astuna, zimurtsua eta lehorra du. Bere jatorria Japonekoa da.

Zuhaitzaren hostoak erorkorrak dira, 4-6cm luzeraz. Aldeak, serra itxurakoak dira, punta zorrotzak eta gorriak.

Fruituak 2-3cm-ko diametrokoak, gorriak edo horiak, eta udazkenaren hasieran hazten direnak.  Loreak zuriak dira, 1,5 cm ingurukoak, bakoitzak bost petalo dituelarik.

Kattalin Barcena 2A

martes, 8 de febrero de 2011

36 GEREZI ERRAMUA


Gerezi erramuak, igelesez Cherry Laurel eta gazteleraz Lauroceraso edo Laurel Cerezo deitzen dutena, izen zientifikotzat Prunus Laurocelasus du.


Patioko zuhaitzaren altuera 3,8 metrokoa da, eta bere jatorria Kaukaso eta Penintsula Balkanikokoa da. Zuhaixka txikia da eta nekez 8 metroak gainditzen ditu.  Zuhaitz honen enborra latza, apurkorra, gogorra, sendoa, zorruna eta lehorra da.

Urte osoan zehar ez zaizkio hostoak erortzen, hostoiraaunkorra da. Hostoak larrukarrak dira, oblantzeolatu eta obalatu bitartekoak. Berde ilunak eta lustrodunak (dizdiratsuak) dira gainetik, eta txortena laburra eta berdea dute.

Fruitua gerezia modukoa du, kolore berdekoa lehenbizi, gorria gerora eta heldutasunean beltza dena. Loreak maiatza-apirilean loratzen dira, eta irailean heltzen dira fruituak. Lore ugari ditu, eta hauek 8-13 zentimetro inguru neurtzen dute, azpiko hostoaren luzera berdinduz edo ia gaindituz.

Zuhaitza homeopatia sistema nerbiosoaren lasagarritzat erabiltzen da.

Ane V., Ane H., Maitane eta Iratí. 2-A

2011ko otsaila

jueves, 3 de febrero de 2011

BASOAREN NAZIOARTEKO EGUNA


Martxoaren 21a, udaberriaren lehenengo eguna Ipar Hemisferioan eta udazkenarena Hego Hemisferioan denez, egun honetan Nazioarteko Basoaren Eguna ospatzen da. Horrela erabaki zuen 1971ean Nazio Batuen Nekazaritza eta Elikadurarentzako Erakundeak. Gaur egun mundu osoko hiri eta herrietan era batera edo bestera ospatzen da egun hau. Gehienetan zuhaitz landaketak egiten dira (Zuhaitz Eguna), baina baita ere haziak oparitu, basoetan zehar ibilaldiak, umeentzako jolasak,… antolatzen dira.