jueves, 24 de febrero de 2011

17. CASTANEA SATIVA


IZENAK:
Zientifikoa: CASTANEA SATIVA
Euskaraz: GAZTAINONDOA
Gazteleraz: CASTAÑO
Ingeleraz: CHESTNUT

EZAUGARRIAK:
Zuhaitzaren altura: 30 m arteko zuhaitza da.
Hostoak: 10-20 zm bitartekoak, luzanga-lantzeolatuak, zorrotzak edo akuminatuak. Ertzak lodiki zerratuak.
Fruituak: Gaztainak, oinean argiagoa eta puntan ileduna den azal arre gorrixkako akenioa. Karloa biribildu eta
              gogortua da, arantza luze bakanki-ilaundunez hornitua.
Loreak: Udaberriaren erdialdera loratzen da.

BESTELAKOAK:
Dirudienez ekialdeko Mediterraneokoa da, baina oso antzina sartu zuten Penintsulan.
Gaztainak elikagai moduan erabiltzen dira. (Euskal Herrian ohizko janaria izan da).
Egurra zurgintzan eta ebanisterian estimatua da. Lehen otargintzako industrian gaztaina zepen kimutaz baliatzen ziren.


SERGIO CALDERÓN (ZIG-SAT)

No hay comentarios:

Publicar un comentario