miércoles, 30 de noviembre de 2011

ERLEZAINAK EZTIA BILTZEN




Erle-zurrunbilo beldurgarria erlauntza batean. Erlezainak burua eta eskuak erlez beterik ditu, baina auspoz lagunduta botatzen duen keari eta noski, jantzi bereziari esker, lasai-lasai dago. Eskerrak horri, erleen ziztadak ez bait ira inondik ere txantxetako gauza! Aurtengoa alde-aldekoa joan da eta ezti ugari ikusten da aberasketan. Dena den, gure erlezain zuhurrak ederki daki eztia neguan zehar erleen ezinbesteko bazka dela eta horregatik, erdia etxerako hartuta, gainontzekoa beraientzat utzi du. 

viernes, 18 de noviembre de 2011

Bizitxorierri

Zer egin bizikletaz gure ibarrean... hona hemen eginkizun bat

Bizi Txorierri elkarte multzo bat gara, berton zikloturista taldeak, mendizaleak, guraso elkarteak, etab. bat egiten dugularik. Gure helburu nagusia, gure inguruko bideetatik bizikletaz zein oinez arriskurik gabe joan ahal izatean datza.   http://bizitxorierri.org

miércoles, 16 de noviembre de 2011

LEHENENGO LANDARETXOA 4.Dn


UAUUUUUUUU!!!!! 4.mailakoek lortu dute. Habitat egunean gela bakoitzean institutuko lau hazi landatu genituen (intxaur bat, gaztain bat eta ezkur bi) eta lehenengo landaretxoa lortu dugu.
ZORIONAK 4.D koei haziak eta landaretxoa ondo zaintzeagatik!!!!!!

2011-12ko Udal Foroa

Aurten berriro ere martxan jari da agenda 21 Derion.


Horregaitik udaletxean egindako bileraren laburpen bat egin dute  Sergi eta Ivan, behena sakatuz ikus dezakezu.

Azaroaren 9an, Derioko Larrabarri Baserrian, Eskolako Agenda 21en lan egiten duten ikastetxeei ongi etorria emateko harrera ekintza bat ospatu zen. Hau aprobetxatuz, aurreko urteetako proposamenak errepasatu ziren.

Sarrera moduan, Derioko Alkate eta Mankomunitateko Buru den Lander Aiarzak ikasleak agurtu zituen Eskolako Agenda 21ean daukaten inplikazioa eta seigarren urtez egiten ari diren lana eskertuz.
Eskolako eta institutuko ikasleek aurkezpen txiki bat egin zuten, aurtengo lanerako dituzten helburuak azalduz.
Jarraian, Ortzadarreko Bea Maderok, sei urte hauetan Eskolako Agenda 21en landutakoa birpasatu zuen aurkezpen batekin.
Azkenik, Udal Teknikaria den Jose Luis Ruiz de Eginok, pasa den maiatzan Eskolako Udal Foroan ikasleek egindako proposamenei erantzuna eman zion eta zenbait informazio eman zituzten.
Saioa amaitu ondoren, lunch bat eskeini zitzaien ikasle eta koordinatzaileei.

miércoles, 2 de noviembre de 2011

USOAK ETA OREINAK PIL PIL hILEAN

hegaztien migrazioko hilabete bikaina dela.

Usoen hilabetea

Hegaztien migrazioko hilabete bikaina dela. Hauxe dugu ordea, usoak, birigarroak, eta paseko beste hegaztiak harrapatu nahian Euskal Herrian 100.000 eskopeta inguru gora begira jartzearen arrazoia. Zalantzarik gabe, espezierik preziatuena pagausoa dugu. Hegazti dotore honen paseko egunak ezin ikusgarriagoak izan ohi dira eta dirudienez, azken urteotan gure lepoetan inoiz baino ehiztari gehiago, eta eskopeta eta kartutxo hobeak dauden arren, ez da uso gehiago harrapatzen. Izan ere, Penintsulara sartzen diren usoek, tiroen poderioz, lurrera ez arrimatzen ikasten dute, eta ziztu batean joaten dira Espainiako hego-mendebaldeko lurraldeetara.


Oreinen amodio-tenorea

Maaaaaaaooooooooo. Hilaren hasieratik aurrera, Gorbeia, Kinto eta Irati aldeko basoetan, orroe ikaragarriak entzungo dira. Oreinak ditugu, eta tenore honetan araldian sartzen direnez, sutan daude. Arrak marraoka aritzen dira, inguruetako arerioak erakarri nahian, hauekin indarrak neurtzeko. Adar dotoreekin bultzaka lehian aritzen dira eta portaera honen bidez hautespen zorrotza ematen da. Ar indartsuenak irteten dira garaile eta hauexek estaliko dituzte emeak, belaunaldi berri sendoa ziurtatuz. Lanaldi itzel honek, ordea, lehertuta uzten ditu basoetako jaunak eta negua goiz samar eta indartsu iristen denean... larri ibiltzen dira ugaztun bikain hauek.