martes, 27 de diciembre de 2011

Negurako janaria gordetzen

Asko dira negurako janaria gordetzen duten espezieak: erleak, txingurriak, lepazuriak, katagorriak edota... gizakiak ere. Bai horixe! Gaur eguneko bizimoduan nabarmen antzematen ez bada ere, duela urte gutxira arte baserrietan txukun-txukun prestaturik egoten ziren irina, gaztainak, eztia, gatz edo oliotan kontserbaturiko elikagaiak, eta abar pilatuta. Ohizkoa zen, eta izaten jarraitzen du oraindik ere, tenore honetan txerri-hiltzea. Txerria hil ondoren, odolkiak, txistorrak, urdaiazpikoak-eta prestatzen ziren behar zenean jateko. Gaur egun eta hozkailu eta izozkailuak erabiltzen direnetik, garai bateko kontserbek garrantzia galdu dute.

martes, 20 de diciembre de 2011

Beste batzuk araldian

Gizakioi, (ia?) urte osoa araldian ematen dugunez, arraroa gerta lekiguke beste animalia batzuek hala ez jokatzea. Alabaina, gainontzeko animalia espezietan normalena ugaltzeko tenore finko samarra izatea da.Azeriaren araldia, adibidez, hilabete honen bukaera aldera hasiko da. Basurdeena ere oraintsu gertatzen da, eta aketzek kirats berezia botatzen dute. Emeak estali nahian, arren artean liskarrak sor daitezke eta ez da arraroa izaten batak besteari letaginekin zarrataren bat egitea.

Saiak ere araldian ditugu. Dotore asko, eztei-hegaldian bikoteak bata bestearen gainean zeruan bueltaka planeatzen du, eta une batean, goian dagoen arra hankak luzatuz azpian duen emea ukitzen saiatuko da. Gero, arkaitz-labarren batean zalapartaka kopulatuko dute eta egun batzuen buruan erruten hasiko dira. Putreak, beraz, gure hegaztien artean goiztiarrenak dira erruteko orduan, eta batzuek hilabete honen erdialderako egingo dute!

martes, 13 de diciembre de 2011

Gure patioa zakarrontzi handi bat da ?


Institutuko patioa paperontzi handi bat bihurtu denez, garbiketa kanpaina txiki bat egiten ari gara . 

Eguneroko atsedenaldietan taldetxo bat garbitzen ibiliko da/gara, patiotik eta karrejutik.
Zuen laguntza izango dugula espero dugu. 




Eta zuk zer degin dezakezu?

Oharra : ONTZI HORIAN  edukiontziak bakarrik

lEdukiontzi horian UTZI
l
  • Plastikozko ontziak: ur-botilak, edari freskagarriak, olioarenak, garbigarrienak, kosmetika gaiak, yogurt-poteak, eta abar. 
  • Plastikozko poltsak  
  • Edari-brikak: esnearenak, zukuenak, ardoarenak, etab.  
  • Metalezko ontziak: edari eta kontserba poteak, aerosolak, tapak, eta abar. 
lEdukiontzi horian EZ UTZI
l
  • Kartoizko estalkiak.
  • Beirazko ontziak. 
  • Kartoizko arrautzontziak eta paperezko gauzak. 
  • Plastikozko jostailuak. 
  • Tresna elektriko txikiak. 
  • Biberoiak. 
  • Gomazko eskularruak. 
  • Garbitasun tresnak (orrazia, hortz eskubilak...). 
  • Sukaldeko tresnak (zartaginak, kazolak, eta abar)
  • Aluminiozko papera

lunes, 5 de diciembre de 2011

OTSOEKIN BUELTAKA



Araba eta Bizkaiko mendebaldean otsoak daude. Ehiztari eta abeltzainek antolatutako ehizaldietan mordoska bat akabatzea lortu dute, baina bat edo beste libratu dira: zorte gehien izan dutenak edo... otsorik azkarrenak, auskalo! 

Bihotzarekin jokatuta, Euskal Herrian hain eskasa den animaliaren ehiza onartzea zaila bada ere, buruarekin eginda gauzak bestela ikus daitezke. Gaur egun gure lurraldean dugun artzantza-sistemarekin (artzainak ez daude erabat aziendekin eta artzanorik ez da ia erabiltzen) otsoen eta artzainen artean arazo franko sortzea normala da. Dena den, otsoen mugitzeko gaitasun bikaina kontuan hartuta, animalia hauek basa-animalia ugari dauden lekuetan egokitzen has litezke, eta azienden artean ia kalterik egin gabe bizi. Negua hurbiltzen ari den sasoi honetan hauxe da opa dieguna: zorte pixka bat otsoei, lurralde berri lasaiagoetan finkatzeko, eta artzainei, euren lana bakean bete ahal izan dezatela. Erraza ez, baina… Hala bedi!


M.M.Elosegik idatzia Elhuyar aldizkarian


domingo, 4 de diciembre de 2011

LANDARE INBADITZAILEAK

Panpa bedarra edo Cortaderia.

Hego Amerikatik dator. Xede ornamentalekin landatu zen eta, gaur egun, sasi-naturaletan ezarri da.


Kanabera edo Arundo donax eta banbua edo Plyllostachys flexuosa.

Txinatik datoz. Ibaiertzetan landatzen dira eta masa dentsoa sortzen dute. Landare horiek behin egonkortu ondoren oso zaila da eskuz kentzea. Arazoak sortzen hasi dira eta asfalto-geruza apur dezakete.


Katu-azazkala edo Carpobrotus edulis
Hego Afrikatik dator. Ornamentazio-lorezaintzan erabili da. Itsasertzetako dunak eta labarretan ezarri da.


Baccharis halimifolia
Amerikako ipar-mendebaldetik dator. Espezie inbaditzaile honen arrakasta hazi-ekoizpenean  (landare bakoitzeko 1,5 miloi hazi baino gehiago) eta gazitasunarekiko tolerantzian dago. Ezpeziaren hostoak toxikoa dira eta abereek ezin dituzte jan.