lunes, 30 de septiembre de 2019

HABITAT EGUNA 2019, urriaren 7-11


Aurten PLASTIKOAren gaia  landuko dugu. Baina ez bakarrik itsasoetatik sakabanatua ikusi dugun hura: plastikozko irlak, baita gure bizitzan normaltzat hartzen dugu “erabili eta bota”-ko milaka gauza horiek.  

Aurten ere eta beti bezala institutuan, baita inguruan sortzen ditugun aztarna gutxitzen ahaleginduko gara.

(habitat eguna Nazio Batuen esteka inork sakondu nahi badu) https://www.un.org/es/events/habitatday/index.shtml


 Lotura hauek oso adierazgarriak izan daitezke:



Institutuan hartutako aurreko urteetako konpromisoak irakurri (1 eta 2 mailetan Ikasleen agendaren 125 orrialdea bakarrik,  ikasleek betetzen duten ala ez jarri behar dute) ondoren kortxoan kopia itsatsi.

Konpromisoak irakurtzen diren bitartean, ondo legoke, ondorio errazak ateratzea.

ENERGIA
·          Geletan kanpoko argia aprobetxatzen ahalegintzea
·          Geletako, pasilloetako, komunetako...  argiak itzaltzea. Ordenagailua amatatzea.
·          Berogailua ipinita dagoenean leihoak ez zabaltzea.
HONDAKINAK
·          Paperaren kontsumoa murrizteko:Paper berria ahal den gutxien erabili, paper birziklatua erabili, fotokopiak bi aldeetatik egin eta folioetan bi aldeetatik idatzi, papera berrerabili (kutxak daude geletan).
·          Gaikako zabor bilketa bultzatzeko:Gelak ahal den garbien mantentzea. Jolastokia, ataria eta institutuko gainontzeko lekuak ere garbi mantentzen ahalegintzea.
·          Edukiontziak behar bezala erabiltzea (paperarentzat, plastiko eta ontzientzat...)
GARRAIOA
·          Trena, autobusa eta garraio publikoak gehiago erabiltzen saiatzea.
·          Bizikletaz edo oinez joaten saiatzea
URA
·          Uraren erabileraren jarraipena egingo dugu
·          Komunak ez ditugu paperontzi gisa erabiliko.
·          Zerbait apurtuta dagoenean abisatuko dugu: Ikastetxean, zuzendari edo atezainari esango diogu, etxean gurasoei, eta herriko zerbait apurtuta ikusten dugunean udaletxera deituko dugu.
BIODIBERTSITATEA
·          Institutuko eta herriko lorategiak eta zuhaitzak zainduko ditugu
·          Jolastokian eta lorategian zaborra ez botatzen saiatuko gara
·          Institutu eta eskolan txorientzako habiak egiten eta jartzeko orduan kokalekurik egokienak proposatzera konprometitzen gara


Delegatu berdea aukeratuko dugu. Aukeratu den delegatuak  posta bat idatzi helbide honetara



Bertsoa abestu edo. 
Arratiko eskolako ikasleek egindako bertsoa