Abenduko aste honetan (9- 16) bigarren mailako ikasleagoa tailer batzu garatu ditu. EAThink tailerrek izendurua dute: “Bertakoa jan, mundua buruan” tailerraren dinamikaren laburpena. ZER dira? EAThink ikastaroak ikasgelan giza garapena eta kontsumo arduratsua lantzeko erreminta bat dira. Horien bitartez, euskal ikasleen artean garapen jasangarriaren aldeko kontzientzia eta konpromisoa sustatu nahi da, haien jarrera kritikoa eta parte-hartze aktiboa sustatuz. Horretarako, elikagaiek gure mahaira heltzeko egiten duten bidearen hausnarketa baliatzen da, metodologia dinamikoak erabiliz eta ikasleek haien ekimenak
garatzea sustatuz.
Ikastaro honetan ikasitakoaz Izar eta Iradik hau idatzi dute.
ELIKADURA
Zer
da elikadura? Batzuek ez dakite zer dagoen jaten dutenaren atzean eta
hori ekiditzeko, gure ahalegin txiki bat jarri beharko genuke. Elikadura
ezinbestekoa da gure bizitzan energia lortzeko, baina batzuetan,
konturatu ez arren, erosten dugunaren arabera, kalteak sor ditzakegu
hainbat tokitan, gehienbat munduko hegoaldeko herrialdeetan.
Egun
hauetan zehar, institutuan elikadurari buruzko tailerrak egin ditugu,
kontsumismoa ere aipatu dugu eta oso larri gaude munduan gertatzen ari
denarekin.
Hasteko, bidezko merkataritzari eta salmenta kapitalistari buruz hitz egingo dizuegu.
Bidezko
merkataritza justua da, hau da, produktore eta kontsumitzaileen arteko
harremana, bitartekaririk gabekoa da. Bidezko merkataritzak era
arrazional batez produktuak eskaintzen ditu beste pertsona batzuk
esplotatu barik. Merkataritza honetan, langileek soldata duina dute,
genero berdintasuna mantentzen da, zonaldeko ingurumena eta kultura errespetatzen da eta umeen esplotazioa baztertzen da. Gehienetan, propio antolaturiko denda eta azoketan saltzen dira produktu hauek.
Bidezko
merkataritza eta solidario baten alde lan egitea da gure helburua,
guztiontzako garapena bilatzea, eta bestelako mundu bat posible dela
azpimarratzea, hau da, gizon eta emakumeok bizimodu berbera egin ahal
izatea, eskubide eta aukera berdinekin, alegia.
Mendekotasun
eta esplotazio egoerarekin bukatzeko urrats bat eman behar dugu,
lehiakortasuna eta ahalik eta irabazi gehien lortzeko irizpideak
baztertuz.
Salmenta
kapitalista edo salmenta basatia, bidezko merkataritzaren kontrakoa da,
hau da, justua ez dena. Bitartekari bat dago tartean. Salmenta honetan,
esplotazio egoeran daude langileak eta lan baldintza oso txarrak
dituzte. Penagarria iruditzen zaigu gizakiak berdinak garelako eta
horrelako inposaketak giza eskubideen aurkakoak direlako.
Behar ez diren produktuak erostea da haien asmoa eta honela, gu kontsumismora bultzatzen gaituzte.
Nazio
industralizatuak ez dira produktuen kalteaz konturatzen eta honela, zor
ekologikoa sortzen da. Gaur, honeri buruz hitz egiten ibili gara eta
adibide batzuk ikusi ditugu, hala nola, palma olioa, estainua eta
arrantza Indikoan.
Palma olioa lortzeko, baso asko moztu behar dira eta honela, deforestazioa sortzen da.
Estainua
sortzeko, hainbat herrialde kutsatu beharra dago. Gainera normalean,
estetikarako bakarrik erabili ohi da, hala nola, ardo botilek zein beste
botila batzuek daramaten metala da.
Arrantza Indikoa, oso kaltegarria da bertan bizi direnentzat, haien lurrak eta ogibidea kentzen dietelako.
Kontsumismoa gaur egun nabaria da, baina denok gure partetik jarriz, goazen kontsumismoa baztertzera!
Izar eta Iradi
Info gehiago:
http://www.euskalfondoa.org/eu/euskal-fondoa/noticias/eathink-proiektuaren-hezkuntza-eskaintza-berria-2016-2017/0-1410874761/