martes, 18 de octubre de 2011

DELEGATU BERDEAK

iadanik aukeratu dira eta nortzu dira delegatu berdeak?


zerrenda osatzeko aukeratu den delegatuak korreo bat idatzi helbidera txoriartean@gmail.com





Delegatu berdeak 2011/2012

1-A (17) Gorka Ribero eta Jone Eguzkiza
1-B (19) Jon Aurrekoetxea
1-C (18) Mikel Gomez eta Ohiane Trabudua
1-D (20) Joane Arginzoni/ Kepa Perez
1-E (19) Eneko Urrutia? eta Joseba Ortuzar. 

2-A (24) Eleder basterretxea/Urtzi Zubieta
2-B  (24) Ana Satiesteban
2-C (24) Eneko Sanz
2-D (23) Joseba Valdueza

3-A (22) Leire Domingez
3-B (22) Xabier Zarate, eta Jon Olalde.
3-C (22) Mireia Cuadrado /Asier Landa
3-D (22) Ibon Vicente eta Laura Loroño
3-E (11) Iraide Sanchez eta Haize Rodriguez

4-A (19) Garazi Monte
4-B (19) Nagore Asla
4-C (19) Unai Heredero
4-D (15) Iñigo Galan eta Argune Ibargurengoitia

ZIG (7) Ivan Gutiérez/Sergio Calderón

BATX 1-A (26) Iñaki Aguirre eta Martin Arranz
BATX 1-B (26) Itziar Llaguno
BATX 2-A (19)
BATX 2-B (28)  juan oppong


martes, 4 de octubre de 2011

BASO FRUITUAK

Urriaren 18ean HABITAT EGUNA ospatuko dugu, eta AGENDA 21 eko eginkizunak martxan jarriko ditugu.





Udazkeneko arrats goibela. Urre eta erdoi koloreko hostoak eramanez, hego haizea zuhaitzak pixkanaka biluzten ari da. Gau luze eta freskoen ondoren hegazti-andanak hegoalderantz ihesi ikusirik, negua uste baino hurbilago ez ote dagoen pentsatzen hasiak gara.
M.M.Elosegik idatzia Elhuyar aldizkarian



Baso fruituak


Aurreko hilabetean bezala, urrian ere fruitu ugari aurki daiteke gure mendietan. Gaztainondoek okertutako adarrak ageri dituzte morkotsez beteta eta haritz eta pago-ezkur batzuk ere badira. Hegoaldeko mahastietan berriz, uzta biltzeko garaia iritsi da. Lanaldi itzela beraz, Nafarroa eta Arabako ardo bikainak egiten diren lursailetan. Mahats-mordoak biltzerakoan ale askotxo erortzen da lurrera, baina ez pentsa alferrik galduko direnik. Izan ere, asko dira elikagai gozo hau jatera hurbilduko diren animalia-espezieak, azken finean, hauxe baita sasoi honetan egin beharrekoa: ahal den adina jan eta erreserbak metatzen saiatu, negua... ate joka ari zaigu eta.




Katagorria biltegiak betetzen


Bere ohizko martxa bizian katagorria fruituak biltzen ari da. Ohi baino gizenxeago dagoen arren, beti bezain trebe jaitsi da buruz behera haritz batetik ezkur bila. Orain dauden fruitu guztiak jaterik ez duenez, denborarik galdu gabe negurako biltegi bereziak antolatzen ari da katagorria. Honezkero haritz zahar bateko zuloa erdi-beterik du eta gaur bertan hasi da pago batean habia eraikitzen ere. Gainera, lurrean ere fruitu asko gordetzen ditu eta berak ez badaki ere, honi esker basoa berriztatzen laguntzen du. Izan ere, katagorriak lurpeko biltegi horietako asko non dituen ahaztu egiten du eta beste animaliaren batek aurkitzen ez baditu, haziek landare berriak emanen dituzte.