viernes, 26 de octubre de 2012

Katagorriak biltegiak betetzen, eta gu ?

Udazkeneko arrats goibela. Urre eta erdoi koloreko hostoak eramanez, hego haizeak zuhaitzak pixkanaka biluzten ditu. Gau luze eta freskoen ondoren hegazti-andanak hegoalderantz ihesi ikusirik, negua uste baino hurbilago ez ote dagoen pentsatzen hasiak gara.
 M.M.Elosegik idatzia Elhuyar aldizkarian

 
Katagorria biltegiak betetzen, eta gu elikaduraren arduraz ere

Bere ohizko martxa bizian katagorria fruituak biltzen ari da. Ohi baino gizenxeago dagoen arren, beti bezain trebe jaitsi da buruz behera haritz batetik ezkur bila. Orain dauden fruitu guztiak jaterik ez duenez, denborarik galdu gabe negurako biltegi bereziak antolatzen ari da katagorria. Honezkero haritz zahar bateko zuloa erdi-beterik du eta gaur bertan hasi da pago batean habia eraikitzen ere. Gainera, lurrean ere fruitu asko gordetzen ditu eta berak ez badaki ere, honi esker basoa berriztatzen laguntzen du. Izan ere, katagorriak lurpeko biltegi horietako asko non dituen ahaztu egiten du eta beste animaliaren batek aurkitzen ez baditu, haziek landare berriak emanen dituzte. 

Aldiz, gu gosarietaz eta hamiketakoaz inkestak betetzen ari gara. Nolako jatun mota garen jakin nahi dugu. Ea nolakoak garen eta gure aztarna ekologikoa zein handia den. Eskerrik asko guztiei parte hartzeagatik.

lunes, 22 de octubre de 2012

2012-2013 Delegatu Berdeak


Delegatu berdeak 2012
1-A Nagore Yerga, Soraia López 1B   Maider Bilbao eta Edorta de Pablo 1C Ekaitz Uribarri eta Uxue Garcia 1D Sara Beltrán eta Alai Gómez 1E Iraitz Carnero eta  Jon Gonzalez 1F Ines Sorando eta Aintzane Garcia
2A Jennifer Frías 2B Inés Fernández eta Mikel Gómez Ruiz 2C Imanol Arriortua 2D Joseba Valdueza eta  Joseba Ortuzar
3A Aitor Mendiguren 3B Aitor Merodio 3C Mikel Durán eta Paul Zorrozua
3D Ana Santisteban
4A Asier Olazar 4B Andoni Zuazo 4C Iraide Caballero 4D Xabier Zarate 4E Iraide Sánchez ZIG Sergio Calderón Iván Gutierrez 1B Andrea Hoyo

IrakasleaK: Rosa Dañobeitia, Mila Etxezarreta, Ana Narbaiza, Kerman Ibarra, Javi Valencia eta Josetxo Alvarez


lunes, 1 de octubre de 2012

Udazkena

-->
Udazkeneko arrats goibela. Urre eta erdoi koloreko hostoak eramanez, hego haizea zuhaitzak pixkanaka biluzten ari da. Gau luze eta freskoen ondoren hegazti-andanak hegoalderantz ihesi ikusirik, negua uste baino hurbilago ez ote dagoen pentsatzen hasiak gara.


Baso fruituak


Aurreko hilabetean bezala, urrian ere fruitu ugari aurki daiteke gure mendietan.

Gaztainondoek okertutako adarrak ageri dituzte morkotsez beteta eta haritz eta pago-ezkur batzuk ere badira. 

Txorierriko mahastietan berriz, uzta biltzeko garaia iritsi da. Lanaldi itzela beraz, Bizkaiko txakoli bikainak egiten diren lursailetan.

Mahats-mordoak biltzerakoan ale askotxo erortzen da lurrera, baina ez pentsa alferrik galduko direnik. Izan ere, asko dira elikagai gozo hau jatera hurbilduko diren animalia-espezieak, azken finean, hauxe baita sasoi honetan egin beharrekoa: ahal den adina jan eta erreserbak metatzen saiatu, negua... ate joka ari zaigu eta.




-->
M.M.Elosegik idatzia Elhuyar aldizkarian