Udazkeneko arrats goibela. Urre
eta erdoi koloreko hostoak eramanez, hego haizea zuhaitzak pixkanaka biluzten
ari da. Gau luze eta freskoen ondoren hegazti-andanak hegoalderantz ihesi
ikusirik, negua uste baino hurbilago ez ote dagoen pentsatzen hasiak gara.
Baso fruituak
Aurreko hilabetean bezala, urrian ere fruitu
ugari aurki daiteke gure mendietan.
Gaztainondoek okertutako adarrak ageri
dituzte morkotsez beteta eta haritz eta pago-ezkur batzuk ere badira.
Txorierriko mahastietan berriz, uzta biltzeko garaia iritsi da. Lanaldi itzela
beraz, Bizkaiko txakoli bikainak egiten diren lursailetan.
Mahats-mordoak biltzerakoan ale askotxo erortzen da lurrera, baina ez pentsa
alferrik galduko direnik. Izan ere, asko dira elikagai gozo hau jatera
hurbilduko diren animalia-espezieak, azken finean, hauxe baita sasoi honetan
egin beharrekoa: ahal den adina jan eta erreserbak metatzen saiatu, negua...
ate joka ari zaigu eta.
-->
M.M.Elosegik idatzia Elhuyar aldizkarian
No hay comentarios:
Publicar un comentario