miércoles, 26 de marzo de 2014

zuhaitz eguna 2014 (2. partea)


Martxoaren 19an zenbait zuhaizt gehiago jarri ditugu, faltatzen zitzizkigun espezi batzu alde batetik eta bestetik hesi naturala jarraitzeko egiten.:






Holako elorri betz lau landatu genituen...
Elorri Beltzak


Gorostia eta haiek

Hona hemen Ametza

Astigarra


Artelatza

Eta lana amaitu zen


Hauek dira gure bizikide berrien kokapena

Datorren urtean gehiago.

viernes, 14 de marzo de 2014

Elikadura osasuntsua

2. maila elikadura kontuak lantzen ari gara, hori dela eta AECCko taldekide bat, Aintziberrek, hitzaldi sakon eta interesante bat eman digu ikasleei.




Ostean,tutoretzetan lotura duten ariketa batzu garatuko ditugu.





jueves, 13 de marzo de 2014

Zuhaitz eguna 2014 (1. partea)

Martxoaren 12an ZUHAITZ EGUNAren lehenengo partea egin dugu DBHko 1.go mailako delegatu berdeekin.

Datorren asteazkenean 2., 3. eta 4. mailakoekin egingo dugu.

Derioko udalak erosi digu dozena erdi gaiztainondo jarri ditugu autobusen geltokitik instituturako ibilibidean.

Gaur, (12-3-14) gaztainondoak landatu ditugu, eta izenak ipini dizkiogu , autobusak aparkatzen duten aldetik lehenehenegoa Gusanito deitzen da, zizare bat aurkitu genuelako. Bigarrena, Berrogeita hamar deitzen da, 50rreko zeinale baten aurrean zegoelako. Hirugarrena, Sondika deitzen da Sondikaren seinal baten aurrean zegoelako. Laugarrena Derio deitzen da Derioko seinal batean zegoelako. Bostgarrena Anonimo deitzen da ez genekien ze izena ipintzea. Seigarrena Ramitas deitzen da adar asko zeukalako.






domingo, 9 de marzo de 2014

Migrazioak. Klimak ez du itxaroten


klima aldaketa eragiten ari den fenomeno nagusiak-6

Klimak ez du itxaroten   Berria.info   2013-11-14 - 11:21:52


Itsasoaren gorakada, nekazari lurren gazitzea, basamortutzea, ur edangarriaren galera eta elikagaiak lortzeko berme eza (guztiak ere klima aldaketa bultzatzen ari den ondorioak) milaka lagun bultzatzen ari da munduan emigratzera. Nazio Batuen Erakundearen migrazioei buruzko 2010eko txostenaren arabera, 2008 eta 2009an 20 milioi pertsonak emigratu behar izan zuten klima aldaketak eragindako faktoreengatik.
Asia da iheslari gehien eragin dituen kontinentea, momentuz. Uholdeek, urakanek eta bestelako eguraldi fenomeno bortitzek berehala behartzen dute jendea etxetik urrutiratzea (adibidez, Katrina urakanaren ondorioz 1,5 milioi lagunek utzi zuten New Orleans 2005ean, eta haietatik 300.000 ez dira itzuli; Myanmarren,  'Nargis' zikloiaren ondorioz 800.000 desplazatu eragin zituen 2008an, baina, beste batzuetan askoz ere fenomeno luzeagoak izaten dira, besteak beste, lehorteak.  Basamortutze eta ur eskasiaren ondorioz 10 milioi pertsonak emigratu behar izan zuten Afrikan azken hamarkadetan, eta ia milioi bat lagunek utzi behar izan dute Mexikoko iparraldeko eremua. Itsasoaren gorakada herrialde batzuk desagertarazten ari da urtetik urtera. Kasu nabarmenak dira Tuvalu eta Kiribati uhartediena. Herrialde horiek laster desagerraraziko ditu itsasoaren maila igotzeak, eta iheslari ugari saiatu dira Australiara eta Zelanda Berrira joaten, baina atzera bota dituzte gehienak errefuxiatu babesa ez edukitzeagatik.

NBEk ez du onartzen errefuxiatu klimatikoaren figura, baina gero eta agerikoagoa da halakorik izan badela. 2050erako 200 milioi  lagunek utzi beharko dute euren herrialdea klima aldaketaren ondorioz, Oxfordeko Unibertsitateko irakasle eta gai hauetan aditu Norma Myersen arabera. Beste iturri batzuk askoz ere ezkorragoak dira: ACNURen arabera, esate baterako, mila milioi lagunek emigratu beharko dute 2050ean arrazoi horren ondorioz.

domingo, 2 de marzo de 2014

Natur hondamendiak eta uholdeak. Klimak ez du itxaroten



klima aldaketa eragiten ari den fenomeno nagusiak-5

Klimak ez du itxaroten   Berria.info   2013-11-14 - 11:21:52


Ohiko bihurtu dira, eta zerikusi zuzena dute itsasoko uraren berotze orokorrarekin. Memorian geratu zaizkigu 'Katrina', 'Mitch', 'Wilma', 'Nargis' eta aste honetan bertan Filipinak astindu eta milaka hildako eragin dituen 'Haiyan'
Urtero-urtero ehunka mila lagun hiltzen dituzte uholdeek eta natur hondamendiek, eta horien erdiak klima aldaketarekin zerikusia duten uholdeetan izaten dira. Hala ere, natur hondamendien eta klima aldaketaren arteko lotura zientifikoa zehaztea ez da erraza. Zientzalari batzuek topatu dute, ordea. 'Nature' aldizkariak argitaratu zuenez, Kanadako Ingurumen Ministerioak aginduta, hainbat zientzialarik zehazten dute lotura bi fenomoen artean.
150.000 ordenadore partikularren parte hartzeari eskerrak, zientzialari horiek topatu dute lotura berotze efektuaren eta euri bortitzen intentsitatearen artean, ipar hemisferioan. XX. Mendearen bigarren zatian 24 ordu iraun duten eurite bortitzen hazkundea bat dator berotze efektua eragiten duten gasen isurketaren hazkundearekin. Ez dira, ordea, ipar hemisferioko herrialde industrializatuetan gertatzen ari natur hondamendien kalterik handienak, hego hemisferioko herrialde pobretuetan baino. Nazio Batuen Erakundearen txosten baten arabera, natur hondamendien kopurua %50 hazi zen 2000ko hamarkadan 1990koarekin alderatuta.
Uholdeak eta eurite bortitzak, baina, ez dira mundu osoan ohikoak. Basamortutze prozesu bortitza ere martxan da, deforestazioarengatik ez ezik, klima aldaketagatik ere. Izan ere, euriteak %10 eta 30 bitartean gutxituko dira erdi latitudeetako eta tropiko lehorretako hainbat eskualdetan, NBEren arabera. Esate baterako, 2000 eta 2005 urteen artean erdialdeko eta mendebaldeko Afrikak 67.800 kilometro koadro lur galdu ditu basamortutzearen ondorioz (Euskal Herriak 22.000 kilometro koadro ditu).