viernes, 23 de noviembre de 2012

ERELZAINAK EZTIA, GUK NOTAK


Ia oharkabean urteko egunik motzenetan eta gaurik luzeenetan murgildu gara. Tarteka, eguzkia ikusten dugu, baina garaiotan alfer antza dabilenez, gora igotzen hasi orduko, eta berotasun handirik igorri aurretik, beherantz egiten du ziztu batean.

Egun hauetan, DELEGATU BERDEAK kontatzen ari dira, gelaz gela, gosaria eta hamaiketakoaren INKESTEN emaitzak. Ea zer iruditzen zaizuen. Zuen ideiak jaso nahi genituzke.

Eta edurra non dago? Bitartean...

Erlezainak eztia biltzen


Erle-zurrunbilo beldurgarria erlauntza batean. Erlezainak burua eta eskuak erlez beterik ditu, baina auspoz lagunduta botatzen duen keari eta noski, jantzi bereziari esker, lasai-lasai dago. 

Eskerrak horri, erleen ziztadak ez bait ira inondik ere txantxetako gauza! Aurtengoa alde-aldekoa joan da eta ezti ugari ikusten da aberasketan. 

Dena den, gure erlezain zuhurrak ederki daki eztia neguan zehar erleen ezinbesteko bazka dela eta horregatik, erdia etxerako hartuta, gainontzekoa beraientzat utzi du.