jueves, 4 de octubre de 2018

HABITAT EGUNA 2018, urriaren 9a, asteartea



Urtero Agenda21eko zereginari hasiera ematen diogu data berezi honetan. Aurkezpena eguneko lehen orduko irakasleari doakio, horretarako beherago duzuen gidoia jarraituz. Aurten urriaren 9an, martitzena egingo dugu.

Egun sinbolikoa besterik ez da, eta horretan guztion konpromisoa azpimarratzen da. Eskerrik asko.

Eskerrik asko


(Oharra: Aurten habitat eguna 1ean ospatzen da:

GIDOIA

1.- Sarrera: Aurten URAren gaia  landuko dugu. Baina ez bakarrik txorrotatik ateratzen den ur hura, baita ASUA errekak garraiatzen duena eta inguruan sortzen duen ekosistema, baita itsasoratzen denean uzten dugun kutsadura eta ozeanoetako espazio fisiko berri horiek: plastikozko irlak.
Aurten ere eta beti bezala institutuan, baita inguruan sortzen ditugun aztarna gutxitzen ahaleginduko gara.

2.-Bideoa ikusi eta labur komentatu:
·         https://www.youtube.com/watch?v=XgTo7Lo-KQA  Gasteleraz dago,  Ozeanoetako plastikozko kutsaduraz, kontu anekdotiko batetik azalpen zientifiko sakona

·         https://www.youtube.com/watch?v=rHverweu1xA  Beste hau ez  da jartzeko, hala ere Inglesez inguruan ari zaretenak erabil dezakezue.  Azalpen ere ona eta bideo ederra.

3.-Institutuan hartutako aurreko urteetako konpromisoak irakurri (1 eta 2 mailetan Ikasleen agendaren 127 orrialdea bakarrik,  ikasleek betetze duten ala ez jarri behar dute) ondoren kortxoan kopia itsatsi.


4.- Delegatu berdea aukeratu. Aukeratu den delegatuak  posta bat idatzi helbide honetara agenda21@txorierribhi.com.

5.-Bertsoa abestu.

mundu honetan bagagoz hainbat
lerdo edo artaburu
solik egiten dutena baita
gure Amalurra kutsatu
horrekin soilik lortuko dena
izango da poloak urtu
gure planeta ez bada zaintzen
hilik amaituko dogu.
       peio josepe doinuen.


miércoles, 3 de octubre de 2018

Gure konpromezuak



1.-HONDAKINAK

1.-Paperaren kontsumoa murrizteko:

-Paper berria ahal den gutxien erabili
-Fotokopiak bi aldeetatik egin eta bi aldeetatik idatzi.
-Papera beti berrerabili eta geletako erabilitako papera jaso.



2.-Gaikako zabor bilketa bultzatzeko:

- Jolastokia  eta gelak ahal den garbien mantentzea., ataria eta institutuko lekuak ere. 

2.-ENERGIA
-Geletan kanpoko argia aprobetxatzea.
-Geletako, pasiloetako...  argiak itzaltzea.
-Ordenagailua beti amatatzea, pantaila ere.
-Telebistako stand-bi-a itzaltzea.
-Berogailua ipinita dagoenean leihoak ez
zabaltzea.




3.-    GARRAIOA
-Garraio publikoak gehiago erabiltzen saiatzea.
-Bizikletaz edo oinez joaten saiatzea


4.-    URA
-Komunak ez ditugu paperontzi gisa erabiliko.
-Zerbait apurtuta dagoenean abisatuko dugu doakionari Institutuan edo herrian


5.-    BIODIBERTSITATEA

-Institutuko eta herriko zuhaitzak zainduko ditugu
-Txorientzako habiak egiten eta zainduko ditugu