76 EZPELA
76 ezpela
Ezpel arrunta (Buxus sempervirens) landare loredun betiberdea da, Boxus generokoa. Jatorria Europa mendebalde eta hegoaldean, Afrika ipar-mendebaldean eta Asia hego-mendebaldean du, Ingalaterra hegoaldetik, Maroko iparraldera eta Turkia mendebaldera Kaukaso mendebaldeko Buxus colchica eta Iran iparraldeko B. hyrcana sinonimotzat hartzen dira.
Zuhaitz txiki edo zuhaixka betiberdea da, 1-9 m garai, 20 cm diametroko enborrarekin (nahiko zabala zuhaixka batentzat). Hostoak berdeak edo hori-berdeak dira, obalak, 15-30 mm luze eta 5-13 mm zabal. Loreak hermafroditak dira, hori-berdexkak, petalorik gabeak eta intsektuek polinizatuak. Fruitua hiru gingileko kapsulak dira, 3-6 hazi dituztenak. Espeziea kareharri edo klera lurretan hazten da, zuhaitz handiagoen basoetan, batez ere pagadietan.
Ezpel hitza euskal toponimoetan agertzen da, hala nola Lapurdiko Ezpeleta.
Unai Abrisketa
No hay comentarios:
Publicar un comentario