Gerezi erramuak, igelesez Cherry Laurel eta gazteleraz Lauroceraso edo Laurel Cerezo deitzen dutena, izen zientifikotzat Prunus Laurocelasus du.
Patioko zuhaitzaren altuera 3,8 metrokoa da, eta bere jatorria Kaukaso eta Penintsula Balkanikokoa da. Zuhaixka txikia da eta nekez 8 metroak gainditzen ditu. Zuhaitz honen enborra latza, apurkorra, gogorra, sendoa, zorruna eta lehorra da.
Urte osoan zehar ez zaizkio hostoak erortzen, hostoiraaunkorra da. Hostoak larrukarrak dira, oblantzeolatu eta obalatu bitartekoak. Berde ilunak eta lustrodunak (dizdiratsuak) dira gainetik, eta txortena laburra eta berdea dute.
Fruitua gerezia modukoa du, kolore berdekoa lehenbizi, gorria gerora eta heldutasunean beltza dena. Loreak maiatza-apirilean loratzen dira, eta irailean heltzen dira fruituak. Lore ugari ditu, eta hauek 8-13 zentimetro inguru neurtzen dute, azpiko hostoaren luzera berdinduz edo ia gaindituz.
Zuhaitza homeopatia sistema nerbiosoaren lasagarritzat erabiltzen da.
Ane V., Ane H., Maitane eta Iratí. 2-A
2011ko otsaila
2011ko otsaila
No hay comentarios:
Publicar un comentario