M.M.Elosegik idatzia Elhuyar
aldizkarian
Kuku! Kuku! Azken
urteotan kukuaren lehen kantuak pesetarik gabe harrapatu, eta urtean zehar ere
antzera ibili, dio kondaira zaharrak. Dena dela, kondairak alde batera utzita,
kukuaren kantu ospetsuak neguko geldialdiaren ondoren udaberrian gaudela
gogorarazten digu. Bizitzaren oparotasunaren garaia da hau eta Euskal Herriko
bazterrak, lorez beteta, ezin politago daude. Artzainak berriz, Gorbeia,
Aitzgorri, Aralar, Urbasa eta Pirinioak aldeko gainei begira ditugu, elurra
noiz desagertuko zain. Izan ere, eguraldiak laguntzen badie, hilabetearen
bukaera aldera edo, euren aziendak hartu eta goiko larreetara abiatuko dira.
Apirilaren
22a: LURRAREN EGUNA
Ingurumen konzientzia garatzea nahi du,
egun honek, 1970 lehen aldiz ospatu zen Kanada eta Estatu Batuetan. Helburua lurreko biztanleok planetaren egoeraren eta
kutsaduraren inguruan gogoeta egitea eta kontzientziatzea da.
Lurraren eguna jende askoren mugimenduarengatik egiten da, eta ez dago
erlazionatua politikari, botere erlijioso edota ideologikoekin... Egun horretan
jendea elkartu egiten da, erakundeen aurrean gogoeta egiteko eta protestatzeko.
Lurraren egunean ekintza asko ere egiten dituzte.
Lurra gure bizilekua da, unibertsoko zati txiki bat bakarrik gara, komunitate
batean bizi gara, Lurra bizirik dago, eta gu bertan bizi gara. Denon interesa
delako, lagundu dezagun kusadurari aurre egiten!
No hay comentarios:
Publicar un comentario