Aurreko ekainaren 5ean, Derioko udaletxean, Derioko
Eskola eta Institutuko ikasle eta koordinatzaileak eta Udaleko ordezkariak, Lander Aiarza (Udalerriko Alkatea eta Mankomunitateko Burua) eta Jose
Luis
Ruiz de Egino (Teknikaria), batzen dituen Udal Foroa egin
zen. Saioaren helburu nagusiak, Eskolako Agenda 21 Programaren barnean ikasleek
urtean zehar egindako lana erakustea eta ingurugiroa babesteko hartutako
konpromisoak eta
udalari egindako eskaera zehatzak azaltzea, izan
ziren.
Lander Aiarza alkatearen agurra eta gero, eskolako ikasleek lehenik eta
institutukoek ondoren,
ikasturtean
zehar egindako ekintza desberdinak erakutsi eta azaldu zituzten. Honetarako, ekimen horietan egindako argazkiak eta erabilitako materialak aurkezpen txukun batean bildu
zituzten. Ondoren, ikastetxeko eta udalerriko aztarna ekologikoa murrizteko hartu dituzten konpromisoen eta udalari egin dizkioten eskaeren irakurketa egin zuten. Jose
Luis Ruiz de
Eginok (Teknikaria), alkatearekin bateara, eskaerak ikasleekin komentatu eta
hauetako
bakoitzari erantzuna
eman zien.
Udal ordezkariek, partaideak agurtu eta eskerrak eman zizkieten. Hurrengo
urtean programan
lanean jarraitzera animatu zituzten
bertan
bildu
ziren
ikasle eta koordinatzaileak.
Bertan duzue saioaren argazkiak ikusteko lotura. Klik
UDALARI GUK EGINDAKO PROPOSAMENAK
1
|
Kirola bultzatu
|
95
|
2
|
Bidegorriak eta
oinezkoentzako bideak prestatu Txorierriko herriak lotuz
|
87
|
3
|
Herriko lurrak
aprobetxatuz ortuak sortu langabetuentzat eta edozeinentzat
|
72
|
4
|
Fruta arbolak
landatu herrietan
|
72
|
5
|
Materia
organikoa birziklatu konposta
egiteko
|
70
|
6
|
Bertoko produktuen azokak
sortu
|
54
|
GURE KONPROMEZUAK 2013
Etxean
|
Zaborra
birziklatu (bereizi ontzi ezberdinetan)
Osasuntsuago jan: fruta, barazki, arrain gehiago...
Pastel eta opil industrial gutxiago jan
|
Institutuan
|
Zaborra ez bota lurrera (ez patioan, ez kalean)
Zaborra dagokion zakarrontzian bota
Etxetik hamaiketako osasuntsua ekarri
|
Herrian
|
Zakarrontziak behar bezala erabili
Kirola egin
Lorategiak zaindu
|
No hay comentarios:
Publicar un comentario