M.M.Elosegik idatzia Elhuyar aldizkarian
Urtarrila edo ilbeltza negu-neguko hilabetea dugu.
Elurrik ez den bitartean mendiek ez dute bere itxurarik politena erakusten.
Hostozabal gehienek aspaldi galdu zituzten hostoak eta zuhaitz bilutsiek
hotz-sentsazioa ematen diete baso hostogalkorrei. Bizkaiko pinudietan, espezie
batzuk babes ona aurki dezakete, baina askoz hobea hostoari eusten dioten baso
autoktonoetan.
Aurtengo eguraldi arrraroa bada ere, otsailean tenperatura baxuen ondorioz,
garai kaxkarra dugu narrasti edo anfibioak ikusteko. Hizkera arruntean,
animalia hauek, “odol hotzekoak” direla esaten dugu, eta izan ere, euren tasa
metabolikoa oso baxua dela eta, ez dira gorputzean beroa sortzeko gai. Hortaz,
ugaltzen has litezkeen baso-igel gorriak edo uhandre palmatuak kenduta eta,
ezohizko berorik ez den bitartean, odol hotzeko animalia gehienak zuloren
batean ezkutatu eta garai epelagoen zain ditugu.
Era berean, intsektuak eta oro
har, ornogabeak ere ez dira sobera ikusten. Hauetariko askok negua arrautz edo
larba forman pasatzen dute eta kanpoan dabiltzan helduak ez daude garai
bizkorrenean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario