M.M.Elosegik idatzia Elhuyar aldizkarian
Hegazti askoren migrazio-garaia
Saharako basamortutik haranzko lurraldeetara joko zuten, hantxe gelditzen baitira udaberrira arte. Usapalek eta galeperrek ere Afrikarantz migratzen dute tenore honetan, baina ingurunearen aldaketa bortitzen eta ehizaren eraginez, ez dira garai batean bezain beste ikusten.
Hauxe dugu harrapariak migratzen ikusteko hilabete onena. Paseko egun on batean, gabiraiak, aztoreak, belatz gorriak, belatz handiak, arrano txikiak, sugezaleak, arrantzaleak, mirotz zuri eta urdinak, eta abar ikus daitezke, eta espezie desberdinak bereizten ikasteko aukera berebizikoa da.
Harrapari hauek gehienak
planeatzaileak ditugu eta haizea berotuta sortzen diren korronte termikoak
hartzen saiatzen dira ahalegin txikiena eginez bidaiatzeko. Eguerdi
aldeko orduak, hortaz, egokienak izan daitezke hegazti hauek behatzeko Erne Txingudi, Urdaibai eta gainontzeko hezeguneetan, zangoluzeen mugimendu handia
egon daiteke eta. Pirinioetan berriz, Lindux, Ibañeta, Lizarrieta eta
Organbidexkan, jadanik prest ditugu hainbat taldetako ornitologoak
migratzaileen urteroko zentsoak egiteko. Aukera paregabea migrazioari buruz
ikasi eta bidenabar, jende jator askoa ezagutzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario