Txorierri Institutuan, orain dela bederatzi urte, AGENDA 21 proiektua lantzen hasi ginen. Gizakiaren - gizartearen - ingurumenaren arteko harremanak hobetzea lortu nahi dugu.
sábado, 14 de abril de 2012
KUKU
Kuku! Kuku! Azken urteotan kukuaren lehen kantuak pesetarik gabe harrapatu, eta urtean zehar ere antzera ibili, dio kondaira zaharrak. Dena dela, kondairak alde batera utzita, kukuaren kantu ospetsuak neguko geldialdiaren ondoren udaberrian gaudela gogorarazten digu. Bizitzaren oparotasunaren garaia da hau eta Euskal Herriko bazterrak, lorez beteta, ezin politago daude. Artzainak berriz, Gorbeia, Aitzgorri, Aralar, Urbasa eta Pirinioak aldeko gainei begira ditugu, elurra noiz desagertuko zain. Izan ere, eguraldiak laguntzen badie, hilabetearen bukaera aldera edo, euren aziendak hartu eta goiko larreetara abiatuko dira.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario