Lehiaketaren helburua eta parte-hartzeko prozedimendua
TXORIERRIKO ZUHAITZ BEREZIEN ARGAZKI LEHIAKETA
ARGAZKI LEHIAKETA
BALDINTZAK
Argazkiak digitalak izan beharko dira, halaber, originalak, gehienez urte bat baino gutxiagoko antzinatasuna dutenak eta beste lehiaketa batean saritu gabeak direnak. Pertsona bakoitzak hiru argazki gehienez aurkeztu ahalko du, eta argazkiarekin batera honako datu hauek bidali beharko dira:
- Izen-abizenak
- Helbide elektronikoa
- Adina eta ikastetxearen izena
- Argazkiaren izenburua
- Hartutako lekua eta data
- Zuhaitzaren izena
ARGAZKIAK AURKEZTEKO LEKUA:
Argazkiak ondorengo helbide elektronikora bidali beharko dituzue:
Ondoren zuen argazkiak blog honetan ikusi ahal izango dituzue, eta horretaz gain, lehiaketari buruzko informazio gehiago jaso.
txorierrizuhaitz.blogspot.es
SARIAK
Aurkeztutako argazki guztiak blog-ean bilduko dira. Bi kategoria egongo dira:
· 10-14 urte bitartekoa
· 15-18 urte bitartekoa
Kategoria bakoitzetik bi argazki irabazle aukeratuko dira horrela, bi sari emanez.
No hay comentarios:
Publicar un comentario