Itxaurrondoa “Juglans regia” deitzen da izen zientifikoz , ingelesez “Walnut” deritzo eta gaztelaniaz “Nogal”
Hosto erorkorra duen zuhaitz hau 20-25 metroraino haz daiteke. Ekialdeko Asiatik eta Pertsiatik dator, baina antzinate urrunean hedatu zen Penintsula osoan.
Intxaurrondoek hosto handi konposatuak dituzte, Intxaurrondo arruntaren, kasuan 3tik 9ra folio dituztela,.
Apirilean edo maiatzean loratzen da eta intxaurrak udaren amaieran batzen dira. Intxaurraren oskol berdea oihalak berde ilun tindatzeko erabili zen.
Intxaurrondo arruntak batez ere bere fruituengatik landatzen dira. Fruitu hauek osatzen ari direnean, San Juanak aldera, berdeak eta zuriak agertzen dira eta ukitzean eskuak belzten dituzten tanu kantitate haundiak edukitzen dituzte. Helduak direnean estalki berdea erori egiten zaie eta hazia agertzen da, intxaurra alegia, lehortzen utzi eta gero jaten direlarik.
Azkar hazten da. Oso preziatua da intxaurrondoaren fruitua (intxaurra), baita zuhaitza bera ere, itzala ematen duelako eta kalitate handiko egurra duelako (ebanisterian oso estimatua). Intxaurraren olioak industri aplikazioak ditu: pinturen gertakinak, xaboiak. Antzina xarabe moduan erabili zen tenia kanporatzeko.
Hostogalkorrak dira. Hosto konposatuak dituzte, 5-9 foliolo obal edo lantzeolatuekin, larrukarak, berdeak eta glabroak azpikaldean nerbioen ertzetan izan ezik.
ARGUNE IBARGURENGOITIA, EUKENE LOPEZ 3E
Este comentario ha sido eliminado por un administrador del blog.
ResponderEliminar