Ekainaren
2an animatu zaitez Txorierriko Bidegorriaren aldeko martxara etortzen. Larrabetzutik
eta Sondikatik 11:00etan hasita, ume eta nagusi, Zamudioraino joango gara
bizikletaz eta bertan batuko gara txorierritarrok ospakizun txiki baten parte
hartzeko. Gure haranetik bizikletaz
lasai eta segurtanez ibiltzeko ganorazko bidegorri bat, herri guztiak
ELKARLOTUTA, aldarrikatuko dugu. Aurrerapausuak ikusten gabiltza eta benetan
eskertzekoa da, baina oraindik bidea falta da. Erdu!!