viernes, 21 de mayo de 2021

Natura zabaltzen, piskat

 


 EDERTO egon dira delegatu berdeak egun hauetan, bizitzari eta naturari espaziotxoak sortzen institutu barrenean eta gertuko eremuan ere.

 Agian, ez dugu mundua aldatuko agenda 2030 aurrera eramaten. Baina bai urrats txikiak eman inguruan. Kasuan Intsektuentzako hotelak eta 15 zuhaitz landatzea.


 

https://ssl.gstatic.com/ui/v1/icons/mail/images/cleardot.gif

3INSEKTUEN HOTELAK 3

 Egitura honek, intsektu ezberdinek euren bizitokia eraiki dezaten oinarri bezala balio du, honela, biodibertsitatea sustatuz, erle txikiei eta beste izaki batzuei bizirauten lagunduz, ondoren hauek izango baitira izurriteak kontrolatzen eta polinizatzen lagunduko digutenak. Hauek jartzeko Joseba eskalatzailearen laguntzaz, 1. Mailakoek  eta ZIG/SATkoek arduratu dira. Behatuko dugu emaitza eta horren arabera gehiago jarriko dugu.




 

Mendebaldean hau jarri dugu (Sondika begira):

 


Hegoaldean jarritako intsektuen kutxa (Bilbao begira)

Ekialdean jarritakoa (Larrabetzu begira)


 

 



ZUHAITZ LANDAKETA

 

Guztien artean hauek landatu ditugu

8 MADROÑO/GURBITZA

4 GOROSTI/ACEBAO

1 ELORRI ZURI7ESPINO

2 ARITZ KIMUAK

 








GURBITZA/ madroño (Arbutus unedo) 

 Zuhaiska edo zuhaitz txikia 12 m artekoa. Europako mendebaldean hedatzen da. Gurean batez ere  itsasaldeko herrietan topa daiteke artearekin nahasturik. Bere fruituak jangarriak dira, baina ongi heldutakoek alkohol pixka bat eduki ohi dute. Garai batean marmelada egiteko, edo alkoholdun edariak eta ozpina lortzeko erabiltzen ziren. Hostoek eta azalak taninoak dauzkate, eta larruak ontzeko eta astringente bezala ere erabili izan dira, beherakoen eta disenteriaren sendagai. Egurra erregai bikaina (Egur bizia = Gurbitza) da eta sustraietatik ere estimazio oneko ikatza lortzen zen

 







ELORRI /majuelo  (Crataegus monogyna) 

 Espezie hau ezin da falta izan landa-lurretako edozein heskaitan. Erlezaintzarako interesa du lorea eta polenari esker. Lore hauek lehortuta bihotza indartzeko eta lasaigarri gisa erabili izan dira. Fruituak jangarriak dira, nahiz eta zaporegabeak izan. Hegazti fruitujaleen elikaduran garrantzi handia dute.  

OHARRA: ERASOTUAK ARITZAK ETA ELORRI ZURIA


Orain dela aste bat landatutakoak eraso bat jaso du. Eta zenbait landare desagertu dira. Bizitzan bezala ahulenak, txikienak. Gure kasuan haritzak eta elorri zuriak. Justu petaleku deritzon lekuan.

Zaintzen dutenak badaude/bagaude ere. Zaindu, natura, arbolak, pertsonak...bizitza. zaintzaileak badaude/bagaude.

BAINA, baita ere SUNTSITZAILEAK, danak bost axola zaie, ez duten ezer zaintzen, ez dute ezer aportatzen...bakarrik hartu, eskatu, exigitu.

Norberak aukeratzen du, baina noiz arte Jaso? Hori bai, gaur, zenbait zuhaitz gutxiago.
 Argazkian nola utzi duten

 




GOROSTIA/ACEBO   (Ilex aquifolium)

Urte guztian hostaila bizi eta distiratsua eta udazken eta neguan fruitu ikusgarriak dituenez. Hegaztien elikaduran garrantzi handia du bere fruituak eta, horregatik eta bere adarren salmenta saiheste arren, ofizialki babestua aurkitzen da. Idorgarria da, eta sukarra jaisteko balio du. Bere zura makilak egiteko erabili izan da.  




 

 

domingo, 14 de junio de 2020

Zein den zure grazia?

Aurtengo amaiera oso ezberdina izan da. Horrela da bizitza! eta bizitza babesten jarraitu behar dugu. etz zuk zeuk zer egiten duzu?