Udaberri atarian
gaudelarik AGENDAXXI-eko delegatuok
4 gaztainondo landatu ditugu Institutu inguruan.
Zergatik dira zuhaitzak
garrantzitsuak?
·
Basoak
planetaren oxigeno fabrikak dira.
Eta karbono dioxidoa xurgatzen dute.
·
Haize
eta uraren erruz sortutako higadura
saihesteko.
·
Janaria eta aterpea ematen die izaki bizidun guztiei,
gizakiak barne.
GAZTAINONDOAK
Zaharrek kontatzen dute gazteak zirenean udazkenero
mendiak gaztainez betetzen zirela. Haizeak hegotik jotzen zuenean,
gaztaina-oskol ederrez jantzitako gaztainondoek eranzten hasten zirela diote,
ia biluzteraino. Gaur egun mendietan gero eta gaztainadi gutxiago ikusten da,
horrek zimeldu du ikuskizuna.
Gaztainondoa,
gaztaina edo gaztaina arbola (Castanea sativa) (castaño, sweet chestnut).
Gaztainondoa aspalditik lantzen den zuhaitza da bere hazi jangarriak
eskuratzeko. Erromatarren garaian Europa mendebalde eta iparraldean
sartu zen.
Herri-medikuntzaren
arabera, bronkitisa sendatzeko gomendatzen diren hostoak dituen zuhaitza. Haziak,
gaztainak alegia, gordinik edo erreta jaten dira. Azken burukoak
egiteko erabil daiteke: budinak, bizkotxoak, etab.
Haragiz osatutako janarien osagarri gisa ere erabiltzen da. Zurari doakionez, saskigintzan oso
erabilia izan da gaztainarena. pilotan erabiltzen
diren xisteren uztaia eta saihetsak, esate baterako, gaztaina zurez egiten dira, tolesteko oso moldagarria
delako.
1950. urtean Hego Euskal Herrian gaztainadiek 14.530 hektarea lur estaltzen
zituzten; hortik aurrerako daturik ez dago. Gaztainadietako garrantziaren
galeraren seinale. Euskal Herriko basoetan harizti, pagadi eta pinudien artean
oraindik ikus daitezke gaztainadiak, baina
gero eta gutxiago, gero eta gaixoago. Kalte handiena egin eta egiten dutenak
bereziki bi gaitz dira: tinta eta txankroa. Zaindu ditzagun, ea
gureak nola doazen. Eta gu ez gaitezan izan haien hirugarren izurritea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario