domingo, 2 de octubre de 2016

Erosketa berdea



Aurten EROSKETA BERDEA GAIA landuko dugu. Beste gauza batzuen artean institutuan sortzen dugun aztarna gutxitzen ahaleginduko gara. Bide batez, emigrazioa dakarren krisiari begiradatxoa emango diogu bideo baten bidez. (Bideo laburra denez, agian aprobetxa daiteke gaurkotasun duen emigrazio gaia lotzeko –planetaren krisi orokorra-_Azken hau aukerakoa)

(Oharra: berez egun hau 3an ospatzen da: HABITAT EGUNA-URRIAREN 3. ASTELEHENA)

Historian zehar gizakiaren jokaerak ingurumenean izan duen eragina azaltzen duen "Flash"a. Ahots barik, imajinak baino ez. (3´34´´) https://www.youtube.com/watch?v=3i21my22C8I

3.-Aurreko urteetako konpromisoak birgogoratu (Ikasleen agendaren 128. orrialde-aldeko koadroa egin, betetzen duten ala ez jarri behar dute). 3. Eta 4. maila fotokopietan banatuko zaie (irakasle mahai gainean utziko dugu asteazkenean).

Konpromisoak irakurtzen diren bitartean, ondo legoke, ondorio errazak ateratzea.

ENERGIA
·          Geletako, pasiloetako, komunetako...  argiak itzaltzea. Ordenagailua amatatzea.
·          Berogailua ipinita dagoenean leihoak ez zabaltzea.
HONDAKINAK

·          Paperaren kontsumoa murrizteko:Paper berria ahal den gutxien erabili, paper birziklatua erabili, fotokopiak bi aldeetatik egin eta folioetan bi aldeetatik idatzi, papera berrerabili (kutxak daude geletan).
·          Gaikako zabor bilketa bultzatzeko:Gelak ahal den garbien mantentzea. Jolastokia, ataria eta institutuko gainontzeko lekuak ere garbi mantentzen ahalegintzea.
·          Edukiontziak behar bezala erabiltzea (paperarentzat, plastiko eta ontzientzat...)
GARRAIOA
·          Trena, autobusa eta garraio publikoak gehiago erabiltzen saiatzea.
·          Bizikletaz edo oinez joaten saiatzea
URA
·          Uraren erabileraren jarraipena egingo dugu
·          Komunak ez ditugu paperontzi gisa erabiliko.
·          Zerbait apurtuta dagoenean abisatuko dugu: Ikastetxean, zuzendari edo atezainari esangodiogu, etxean gurasoei, eta herriko zerbait apurtuta ikusten dugunean udaletxeradeituko dugu.
BIODIBERTSITATEA
·          Insitutuko eta herriko lorategiak eta zuhaitzak zainduko ditugu
·          Jolastokian eta lorategian zaborra ez botatzen saiatuko gara
·          Institutu eta eskolan txorientzako habiak egiten eta jartzeko orduan kokalekurik egokienak proposatzera konprometitzen gara


Bertsoa abestu. 


Zer da benetan behar duguna
edo ta zer da luxua?
Ingurukoa erosi edo
merkatu​en abusua
beharrezkoa duguna edo
diru xahutze sutsua
ikasi behar genuke zer den
kontsumo arduratsua
doinua: pello joxepe​