miércoles, 13 de abril de 2011

98 GOROSTIA

Egun hauetan landatu berri dugu, bi zuhaitz: Gorostia eta Hagina. Biak txikiak izan arren, oso esanguratsuak dira mitologian eta naturan. Ea non dauden asmatzen duzuen?










97 GOROSTIA






Ilex aquifolium latinez, gazteleraz acebo eta ingleseraz holly.






Aztergai dugun gorostia, zuhaitz txikia izaten da; 10 m rainokoa eta oso adarkatua. Gurea oraindik metro erdira ez da ailegatzen, baina ailegatuko da.






Enborraren azala leuna eta grisaska izaten da gaztetan, ondoren arre bihurtzen delarik. Hala ere institutuko kasuan oso txikia da, oso gaztea delako.






Hostoak, iraunkorrak eta oso koriazeoak, obatu eta luzanga-eliptiko bitartekoak, hortz zorrotzez hornituak dira, nahiz eta zenbaitetan ertza leuna izan.Hostoak berde ilunak dira gainaldetik eta oso distiratsuak. Azpialdea berriz, motelagoa du.






Loreak oso txikiak, txuri edo arrosak, izaten dira. Fruitua baia txiki bat da; kolore gorri bizikoa eta adar edo hostoen kolore eta distirarekin kontraste nabarmena sortzen duena. Apiriletik ekainera bitartean loratzen da eta fruituak udazkenean heltzen dira, askotan hurrengo udaberrira arte zuhaitzean geratzen direlarik.






Euskadin, hegoaldean eta Pirinioetako mendi gailurretan izan ezik, gainerako lurraldeetan bananduta dago, lurzoru azidoak begikoak dituelarik. Normalean, baso desberdinetan (pagadietan, hariztietan,...) zabaltzen da.






Bere zura oso gogorra eta astuna izaten da, zurgintzan estimatua eta erabilia, nahiz eta lantzen zaila izan. Eguberrietako apaingarriak lortzeko etengabe jasandako adar-mozketek espezie honetan sarraski handia eragin dute. Horregatik, eta animalia desberdinentzat neguko jana lortu edo babesa aurkitzeko oso zuhaitz garrantzitsua denez, legez babestuta dago eta ezin da inola ere moztu edo suntsitu.






Sendabelartzat ere erabili ohi da gorostia; toniko, sudorifiko eta sukarraren kontrako modura. Dituen substantziak taninoak eta gai mikatzak dira. Espezie hau garrantzi ekologiko handikoak izanik eta babestuta dagoela kontsideratuz, lerro hauetatik kontserbatzera eta zabalkuntza naturala bultzatzera animatzen zaituztegu; bera izan baitaiteke gure natura eta ekologia zigortuaren ikur eta itxaropena.

97 HAGINA

Egun hauetan landatu berri dugu, bi zuhaitz: Gorostia eta Hagina. Biak txikiak izan arren, oso esanguratsuak dira mitologian eta naturan. Ea non dauden asmatzen duzuen?

98 HAGINA

Taxus baccata latinez, gazteleraz Tejo eta ingleseraz yew.

Institukoa txikia izan arren (oso gaztea delako) Zuhaixka edo 20 metroko zuhaitza izan daiteke, forma piramidala izaten da. Kolore berde ilunekoa, adar ugarikoa eta horizontalean edo pixka bat zirtzilaturik hazten dira. Sarritan eitea ezberdina da hazten den kokagunearen arabera. Enbor lodia du, 1,5 metrora irits daitekeena. Azal mehekoa, sarritan laminak askatzen direlarik, kolore gorri-grisaska duena.
Hosto iraunkorrekoa da. Hostoak 10-30 x 3 mm bitartekoak dira, partzialki beherantz makurtuak, berde ilunak gainaldean eta berde horiskak azpialdean. Hilera zapaldu batean kokatuak, hostoak txandakatuak izan ohi dira adarrean zehar. Oso toxikoak dira eta ez da komeni usaintzeko zapaltzea. Kimuak berde argiagoak eta 2 mm-takoak dira.

Loreak , udaberri hasieran adaburua zuritzen dute beren polen hodeiak askatu baino lehen. Oin emeetako hazi-hasikinak hosto-galtzarbean jaiotzen den pedunkulu labur baten puntan aurkitzen dira. 



Fruituek forma oboidea dute, , hazia ia erabat estaltzen duen bildukin mamitsu gorri bat bihurtuaz. Neguaren amaieran edo udaberriaren hasieran loratzen da eta fruituak, berriz, urte bereko udazken aldera heltzen dira.
Bere egur gogor eta trinkoa oso preziatua dago ebanisterian (egurraren lanketa finean) eta baita tornerian ere. Historiako arkurik hoberenak egiteko erabilia izan omen da bere egurra. Arrazoi hauek eta bere hazkuntza motela direla medio, gaur egun espezie honen atzerapena ematen ari da. 

Munduko zuhaitzik zaharrenetakoa da, izan ere 2.000 urte biziraun baitezake.

Hagin asko dago Euskadi osoan. Nafarroa hegoaldean izan ezik, edonon ikus daiteke. Haginak ez du basorik osatzen, talde txikiak sortzen ditu. Ez da batere ugaria.


Euskal toponimia hitz honekin estuki lotuta dago: Agineta, Aginalde, Aginaga eta Aginarte, besteak beste. Zenbait armarriren osagai ere bada. 

Magia duen arbolatzat dugu hagina. Herri askok beren batzarrak zuhaitz honen gerizpean egin izan dituzte. Horregatik, herri horiek babestu eta estimatu izan dute. Zergatik gutxitu dira, ordea? 
Bi dira arrazoi nagusiak: alde batetik, beren toxikotasuna. Hazia biltzen duen geruzak izan ezik, gainontzeko guztiak toxina izeneko pozoi bat dauka. Bestalde, zuhaitz honen adarrak historiako arkurik hoberenak egiteko erabili izan dira, baita harategietako gakoak egiteko ere. 

miércoles, 6 de abril de 2011

8 GEREZIONDO

Gereziondo arrunta edo Prunus cerasus zuhaitz bat da fruitu garratzak eta gorri argi kolorekoak. Gereziondoa Rosaceae familiako landarea da, Prunus generokoa aran, arbendola, mertxika eta arbeletxekoekin batera. Gazteleraz  Cerezo eta igleseraz wild cherry deitzen zaio.
25 m garai izan daiteke bere bizitzan zehar. Oso zuzena da bere egituran oinarriturik, zur leuna du eta marroi kolorekoa, nahiz eta zurgin munduan gehiago balio dutenak gorrixka kolorea izan. Bere kukula zabala eta piramidala da, bestalde, bere hostoak erorkorrak, bakunak eta era bikoitzean dendatuak.
Gainera, oso balioetsia dago bere loreen edertasunagatik, nondik fruitua sortzen den. Gerezia fruitu globo-itxurako eta haragitsu gorria da. Fruta-arbola honek lokotxen taldekoa da, neguko hotza behar duena bere atsedenaldia apurtzeko.
Bere jatorria Europa eta Asiako mendebaldean dago. Badira baratz handiak Iberiar penintsulatik Turkiako Anatoliara eta Eskandinaviako hegoaldetik Britainia Handira arte, merkataritzako erabiltzen direnak.

 ASIER LANDA 2 E