miércoles, 13 de abril de 2011

98 GOROSTIA

Egun hauetan landatu berri dugu, bi zuhaitz: Gorostia eta Hagina. Biak txikiak izan arren, oso esanguratsuak dira mitologian eta naturan. Ea non dauden asmatzen duzuen?










97 GOROSTIA






Ilex aquifolium latinez, gazteleraz acebo eta ingleseraz holly.






Aztergai dugun gorostia, zuhaitz txikia izaten da; 10 m rainokoa eta oso adarkatua. Gurea oraindik metro erdira ez da ailegatzen, baina ailegatuko da.






Enborraren azala leuna eta grisaska izaten da gaztetan, ondoren arre bihurtzen delarik. Hala ere institutuko kasuan oso txikia da, oso gaztea delako.






Hostoak, iraunkorrak eta oso koriazeoak, obatu eta luzanga-eliptiko bitartekoak, hortz zorrotzez hornituak dira, nahiz eta zenbaitetan ertza leuna izan.Hostoak berde ilunak dira gainaldetik eta oso distiratsuak. Azpialdea berriz, motelagoa du.






Loreak oso txikiak, txuri edo arrosak, izaten dira. Fruitua baia txiki bat da; kolore gorri bizikoa eta adar edo hostoen kolore eta distirarekin kontraste nabarmena sortzen duena. Apiriletik ekainera bitartean loratzen da eta fruituak udazkenean heltzen dira, askotan hurrengo udaberrira arte zuhaitzean geratzen direlarik.






Euskadin, hegoaldean eta Pirinioetako mendi gailurretan izan ezik, gainerako lurraldeetan bananduta dago, lurzoru azidoak begikoak dituelarik. Normalean, baso desberdinetan (pagadietan, hariztietan,...) zabaltzen da.






Bere zura oso gogorra eta astuna izaten da, zurgintzan estimatua eta erabilia, nahiz eta lantzen zaila izan. Eguberrietako apaingarriak lortzeko etengabe jasandako adar-mozketek espezie honetan sarraski handia eragin dute. Horregatik, eta animalia desberdinentzat neguko jana lortu edo babesa aurkitzeko oso zuhaitz garrantzitsua denez, legez babestuta dago eta ezin da inola ere moztu edo suntsitu.






Sendabelartzat ere erabili ohi da gorostia; toniko, sudorifiko eta sukarraren kontrako modura. Dituen substantziak taninoak eta gai mikatzak dira. Espezie hau garrantzi ekologiko handikoak izanik eta babestuta dagoela kontsideratuz, lerro hauetatik kontserbatzera eta zabalkuntza naturala bultzatzera animatzen zaituztegu; bera izan baitaiteke gure natura eta ekologia zigortuaren ikur eta itxaropena.

No hay comentarios:

Publicar un comentario