miércoles, 13 de abril de 2011

97 HAGINA

Egun hauetan landatu berri dugu, bi zuhaitz: Gorostia eta Hagina. Biak txikiak izan arren, oso esanguratsuak dira mitologian eta naturan. Ea non dauden asmatzen duzuen?

98 HAGINA

Taxus baccata latinez, gazteleraz Tejo eta ingleseraz yew.

Institukoa txikia izan arren (oso gaztea delako) Zuhaixka edo 20 metroko zuhaitza izan daiteke, forma piramidala izaten da. Kolore berde ilunekoa, adar ugarikoa eta horizontalean edo pixka bat zirtzilaturik hazten dira. Sarritan eitea ezberdina da hazten den kokagunearen arabera. Enbor lodia du, 1,5 metrora irits daitekeena. Azal mehekoa, sarritan laminak askatzen direlarik, kolore gorri-grisaska duena.
Hosto iraunkorrekoa da. Hostoak 10-30 x 3 mm bitartekoak dira, partzialki beherantz makurtuak, berde ilunak gainaldean eta berde horiskak azpialdean. Hilera zapaldu batean kokatuak, hostoak txandakatuak izan ohi dira adarrean zehar. Oso toxikoak dira eta ez da komeni usaintzeko zapaltzea. Kimuak berde argiagoak eta 2 mm-takoak dira.

Loreak , udaberri hasieran adaburua zuritzen dute beren polen hodeiak askatu baino lehen. Oin emeetako hazi-hasikinak hosto-galtzarbean jaiotzen den pedunkulu labur baten puntan aurkitzen dira. 



Fruituek forma oboidea dute, , hazia ia erabat estaltzen duen bildukin mamitsu gorri bat bihurtuaz. Neguaren amaieran edo udaberriaren hasieran loratzen da eta fruituak, berriz, urte bereko udazken aldera heltzen dira.
Bere egur gogor eta trinkoa oso preziatua dago ebanisterian (egurraren lanketa finean) eta baita tornerian ere. Historiako arkurik hoberenak egiteko erabilia izan omen da bere egurra. Arrazoi hauek eta bere hazkuntza motela direla medio, gaur egun espezie honen atzerapena ematen ari da. 

Munduko zuhaitzik zaharrenetakoa da, izan ere 2.000 urte biziraun baitezake.

Hagin asko dago Euskadi osoan. Nafarroa hegoaldean izan ezik, edonon ikus daiteke. Haginak ez du basorik osatzen, talde txikiak sortzen ditu. Ez da batere ugaria.


Euskal toponimia hitz honekin estuki lotuta dago: Agineta, Aginalde, Aginaga eta Aginarte, besteak beste. Zenbait armarriren osagai ere bada. 

Magia duen arbolatzat dugu hagina. Herri askok beren batzarrak zuhaitz honen gerizpean egin izan dituzte. Horregatik, herri horiek babestu eta estimatu izan dute. Zergatik gutxitu dira, ordea? 
Bi dira arrazoi nagusiak: alde batetik, beren toxikotasuna. Hazia biltzen duen geruzak izan ezik, gainontzeko guztiak toxina izeneko pozoi bat dauka. Bestalde, zuhaitz honen adarrak historiako arkurik hoberenak egiteko erabili izan dira, baita harategietako gakoak egiteko ere. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario