viernes, 16 de diciembre de 2016

OLENTZEROrako Ikasleen aholku ekologikoak



OLENTZEROrako
 Txorierriko Ikasleen aholku ekologikoak

Gure Instituko ZIGekoek eginda.


Ø     Txorierri inguruan sortutako gauzak erosi (3D) Hemengo produktuak erosi (1E)
Ø     Objektu hori gehiago ez baduzu erabili nahi, behar duen pertsona bati eman (3D)
Ø     Gure etxeko Gabonetako zuhaitzaren argiak ez ditugu denbora guztia piztuak edukiko (ZIG)
Ø     Behar duguna erosi (1 A)
Ø     Produktu kaltegarriak ez erosten saiatu (2D)
Ø     Jostailuak material berdez eginak, plastikorik ez. (2D)
Ø     Oparietako paperak birziklatu (1A)
Ø     Bakarrik erosi erabiliko duzuna (3C)
Ø     Erosketa berdea eta merkea egin (1G)
Ø     Gauzak paketatu gabeak erostea (4F)
Ø     Opari gutxiago eskatu eta erosiko ditugu (ZIG)
Ø     Janari gutxiago jan, kontrolatu kantitateak (4 F)


BESTEEN IDEI BATZU

11 ideas alterconsumistas para disfrutar y regalar en Navidad   Por Alvaro Porro, redactor de la revista Opciones y Toni Lodeiro, autor del libro ConsumirMenosVivirMejor




 Honen bidez Urte Berri Zoriontsua opa dizuegu.


jueves, 15 de diciembre de 2016

Ihardunaldi teknikoak 7-12-16

Aurreko astezkenean 7, Udalarekin ihardunaldi teknikoak egin genituen Larrabarri baserrian. Bertan Eskolako umeek azaldu zituzten  haien lanak. Eta Institutukook baita ere.


Ainara, María, Josu eta Kermanen eskutik gure asmoak agerian egon ziren.



Besteetik udaletxearen partetik, Jose Luisek egindako eskaeren azalpenak eman zituen.





miércoles, 14 de diciembre de 2016

Delegatu berdeak 2016

2016ko delegatu berdeak




Liher Chamorro, AINARA PARRA/MARTA PASCUAL, XABI LÓPEZ/ AINGERU IBARLUZEA, AITOR AZURMENDI, GORKA LEJONA / IRAITZ GONZALEZ, KEVIN LLAMAZARES, IRAITZ CARNERO

AGER HURTADO/PEIO IBARRA, IMANOL OLABARRIETA /EGOITZ MONTAÑÉS. MARIA CÉSPEDES UGAITZ PEREZ. EKAITZ LEGARRETA, LANDER RICO, UNAX IRURETAGOIENA,


GAIZKA MARTINEZ,  IZARBE SÁNCHEZ MARTÍN,  DAVID LABRADOR, ALEJANDRA CARPINTERO, PEIO SANABRIA, JOSU GAUBEKA,

KERMAN DAÑOBEITIA, GOIURI  GOITIA, ENDIKA RUIZ, SARA GARCÍA, OLAIA GONZALEZ,  JANIRE ALEGRIA,  ane olalla eta ines sorando,  ITZIAR CAMPOS

viernes, 9 de diciembre de 2016

Eathink bertakoa jan

Abenduko aste honetan (9- 16) bigarren mailako ikasleagoa tailer batzu garatu ditu. EAThink tailerrek izendurua dute: “Bertakoa jan, mundua buruan” tailerraren dinamikaren laburpena. ZER dira? EAThink ikastaroak ikasgelan giza garapena eta kontsumo arduratsua lantzeko erreminta bat dira. Horien bitartez, euskal ikasleen artean garapen jasangarriaren aldeko kontzientzia eta konpromisoa sustatu nahi da, haien jarrera kritikoa eta parte-hartze aktiboa sustatuz. Horretarako, elikagaiek gure mahaira heltzeko egiten duten bidearen hausnarketa baliatzen da, metodologia dinamikoak erabiliz eta ikasleek haien ekimenak
garatzea sustatuz.


Ikastaro honetan ikasitakoaz Izar eta Iradik hau idatzi dute.

 
ELIKADURA

Zer da elikadura? Batzuek ez dakite zer dagoen jaten dutenaren atzean eta hori ekiditzeko, gure ahalegin txiki bat jarri beharko genuke. Elikadura ezinbestekoa da gure bizitzan energia lortzeko, baina batzuetan, konturatu ez arren, erosten dugunaren arabera, kalteak sor ditzakegu hainbat tokitan, gehienbat munduko hegoaldeko herrialdeetan.

Egun hauetan zehar, institutuan elikadurari buruzko tailerrak egin ditugu, kontsumismoa ere aipatu dugu eta oso larri gaude munduan gertatzen ari denarekin.
Hasteko, bidezko merkataritzari eta salmenta kapitalistari buruz hitz egingo dizuegu.

Bidezko merkataritza justua da, hau da, produktore eta kontsumitzaileen arteko harremana, bitartekaririk gabekoa da. Bidezko merkataritzak era arrazional batez produktuak eskaintzen ditu beste pertsona batzuk esplotatu barik. Merkataritza honetan, langileek soldata duina dute, genero berdintasuna mantentzen da, zonaldeko ingurumena eta kultura errespetatzen da eta umeen esplotazioa baztertzen da. Gehienetan, propio antolaturiko denda eta azoketan saltzen dira produktu hauek.
Bidezko merkataritza eta solidario baten alde lan egitea da gure helburua, guztiontzako garapena bilatzea, eta bestelako mundu bat posible dela azpimarratzea, hau da, gizon eta emakumeok bizimodu berbera egin ahal izatea, eskubide eta aukera berdinekin, alegia.
Mendekotasun eta esplotazio egoerarekin bukatzeko urrats bat eman behar dugu, lehiakortasuna eta ahalik eta irabazi gehien lortzeko irizpideak baztertuz.

Salmenta kapitalista edo salmenta basatia, bidezko merkataritzaren kontrakoa da, hau da, justua ez dena. Bitartekari bat dago tartean. Salmenta honetan, esplotazio egoeran daude langileak eta lan baldintza oso txarrak dituzte. Penagarria iruditzen zaigu  gizakiak berdinak garelako eta horrelako inposaketak giza eskubideen aurkakoak direlako.
Behar ez diren produktuak erostea da haien asmoa eta honela, gu kontsumismora bultzatzen gaituzte.

Nazio industralizatuak ez dira produktuen kalteaz konturatzen eta honela, zor ekologikoa sortzen da. Gaur,  honeri buruz hitz egiten ibili gara eta adibide batzuk ikusi ditugu, hala nola, palma olioa, estainua eta arrantza Indikoan.
Palma olioa lortzeko, baso asko moztu behar dira eta honela, deforestazioa sortzen da.
Estainua sortzeko, hainbat herrialde kutsatu beharra dago. Gainera normalean, estetikarako bakarrik erabili ohi da, hala nola, ardo botilek zein beste botila batzuek daramaten metala da.
Arrantza Indikoa, oso kaltegarria da bertan bizi direnentzat, haien lurrak eta ogibidea kentzen dietelako.
Kontsumismoa gaur egun nabaria da, baina denok gure partetik jarriz, goazen kontsumismoa baztertzera!

Izar eta Iradi

Info gehiago:
http://www.euskalfondoa.org/eu/euskal-fondoa/noticias/eathink-proiektuaren-hezkuntza-eskaintza-berria-2016-2017/0-1410874761/