jueves, 20 de junio de 2013

Mendia ala itsasora?

Oraintsu berri oporretara zoazte gehienak, beste batzuei egun gutxi batzu bakarrik gelditzen zaizkizue. Denak indar berrituak ekarri irailean !!!

Nora zoazte itsasora ala mendira?

ITSASOAN:



MENDIAN:



Zuen esku dago. Ondo pasa eta gutxi... kontsumitu.


sábado, 15 de junio de 2013

Udal Foroa 13-6-5







Aurreko ekainaren 5ean, Derioko udaletxean, Derioko Eskola eta Institutuko ikasle eta koordinatzaileak eta Udaleko  ordezkariak,    Lander Aiarza (Udalerriko Alkatea   eta Mankomunitateko Burua) eta Jose Luis Ruiz de Egino (Teknikaria), batzen dituen Udal Foroa egin  zen.  Saioaren helburu nagusiak, Eskolako Agenda 21 Programaren barnean  ikasleek urtean zehar egindako lana erakustea eta ingurugiroa babesteko hartutako konpromisoak eta udalari egindako eskaera zehatzak azaltzea, izan ziren.

Lander Aiarza alkatearen agurra eta gero, eskolako ikasleek lehenik eta institutukoek ondoren, ikasturtean  zehar egindako ekintza desberdinak erakutsi eta azaldu zituzten. Honetarako, ekimen horietan egindako argazkiak eta erabilitako materialak aurkezpen txukun batean bildu zituzten. Ondoren, ikastetxeko eta udalerriko aztarna ekologikoa murrizteko hartu dituzten konpromisoen eta udalari egin dizkioten eskaeren irakurketa egin zuten. Jose Luis Ruiz de Eginok (Teknikaria), alkatearekin bateara, eskaerak ikasleekin komentatu eta hauetako bakoitzari erantzuna eman zien.

Udal ordezkariek, partaideak agurtu eta eskerrak eman zizkieten. Hurrengo urtean programan lanean jarraitzera animatu zituzten bertan bildu ziren ikasle eta koordinatzaileak.

Bukatzeko, udalak hamaiketakoa eskaini zien partaideei.


 Bertan duzue saioaren argazkiak ikusteko lotura. Klik

UDALARI GUK EGINDAKO PROPOSAMENAK

1
Kirola bultzatu
95
2
Bidegorriak eta oinezkoentzako bideak prestatu Txorierriko herriak lotuz
87
3
Herriko lurrak aprobetxatuz ortuak sortu langabetuentzat eta edozeinentzat
72
4
Fruta arbolak landatu herrietan
72
5
Materia organikoa birziklatu konposta egiteko
70
6
Bertoko produktuen azokak sortu
54

 
GURE  KONPROMEZUAK 2013

Etxean



Zaborra birziklatu (bereizi ontzi ezberdinetan)
Osasuntsuago jan: fruta, barazki, arrain gehiago...
Pastel eta opil industrial gutxiago jan
Institutuan



Zaborra ez bota lurrera (ez patioan, ez kalean)
Zaborra dagokion zakarrontzian bota
Etxetik hamaiketako osasuntsua ekarri
Herrian



Zakarrontziak behar bezala erabili
Kirola egin
Lorategiak zaindu