Urtero Agenda21eko zereginari hasiera ematen diogu data berezi honetan.
Aurkezpena eguneko lehen orduko irakasleari doakio, horretarako
beherago duzuen gidoia jarraituz. Aurten urriaren 9an, martitzena egingo dugu.
Egun sinbolikoa besterik ez da, eta horretan guztion konpromisoa
azpimarratzen da. Eskerrik asko.
Eskerrik asko
(Oharra: Aurten habitat eguna 1ean ospatzen da:
GIDOIA
1.- Sarrera: Aurten URAren gaia landuko dugu. Baina
ez bakarrik txorrotatik ateratzen den ur hura, baita ASUA errekak garraiatzen
duena eta inguruan sortzen duen ekosistema, baita itsasoratzen denean uzten
dugun kutsadura eta ozeanoetako espazio fisiko berri horiek: plastikozko irlak.
Aurten ere eta beti bezala institutuan, baita inguruan sortzen ditugun
aztarna gutxitzen ahaleginduko gara.
2.-Bideoa ikusi eta labur komentatu:
·
https://www.youtube.com/watch?v=XgTo7Lo-KQA Gasteleraz dago, Ozeanoetako plastikozko kutsaduraz, kontu
anekdotiko batetik azalpen zientifiko sakona
·
https://www.youtube.com/watch?v=rHverweu1xA Beste hau ez da jartzeko, hala ere Inglesez inguruan ari
zaretenak erabil dezakezue. Azalpen ere
ona eta bideo ederra.
3.-Institutuan hartutako aurreko urteetako konpromisoak irakurri (1
eta 2 mailetan Ikasleen agendaren 127 orrialdea bakarrik, ikasleek betetze duten ala ez jarri behar
dute) ondoren kortxoan kopia itsatsi.
4.- Delegatu berdea aukeratu. Aukeratu den delegatuak posta bat idatzi helbide honetara agenda21@txorierribhi.com.
5.-Bertsoa abestu.
mundu honetan bagagoz
hainbat
lerdo edo artaburu
solik egiten dutena baita
gure Amalurra kutsatu
horrekin soilik lortuko dena
izango da poloak urtu
gure planeta ez bada
zaintzen
hilik amaituko dogu.
peio josepe doinuen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario