Aurten PLASTIKOAren gaia landuko dugu. Baina ez bakarrik itsasoetatik
sakabanatua ikusi dugun hura: plastikozko irlak, baita gure bizitzan normaltzat
hartzen dugu “erabili eta bota”-ko milaka gauza horiek.
Aurten ere eta beti bezala institutuan, baita inguruan sortzen ditugun
aztarna gutxitzen ahaleginduko gara.
Lotura hauek oso adierazgarriak izan daitezke:
Institutuan hartutako aurreko urteetako konpromisoak irakurri (1 eta
2 mailetan Ikasleen agendaren 125 orrialdea bakarrik, ikasleek betetzen duten ala ez jarri behar
dute) ondoren kortxoan kopia itsatsi.
Konpromisoak irakurtzen diren bitartean, ondo legoke, ondorio errazak ateratzea.
ENERGIA
·
Geletan kanpoko
argia aprobetxatzen ahalegintzea
·
Geletako, pasilloetako,
komunetako... argiak itzaltzea.
Ordenagailua amatatzea.
·
Berogailua ipinita
dagoenean leihoak ez zabaltzea.
HONDAKINAK
·
Paperaren
kontsumoa murrizteko:Paper berria ahal den gutxien erabili, paper birziklatua
erabili, fotokopiak bi aldeetatik egin eta folioetan bi aldeetatik idatzi,
papera berrerabili (kutxak daude geletan).
·
Gaikako
zabor bilketa bultzatzeko:Gelak ahal den garbien mantentzea. Jolastokia, ataria
eta institutuko gainontzeko lekuak ere garbi mantentzen ahalegintzea.
·
Edukiontziak behar
bezala erabiltzea (paperarentzat, plastiko eta ontzientzat...)
GARRAIOA
·
Trena, autobusa eta garraio publikoak gehiago erabiltzen saiatzea.
·
Bizikletaz edo oinez joaten saiatzea
URA
·
Uraren erabileraren jarraipena egingo dugu
·
Komunak ez ditugu paperontzi gisa erabiliko.
·
Zerbait apurtuta dagoenean abisatuko dugu: Ikastetxean, zuzendari edo
atezainari esango diogu, etxean gurasoei, eta herriko zerbait apurtuta ikusten
dugunean udaletxera deituko dugu.
BIODIBERTSITATEA
·
Institutuko eta herriko lorategiak eta zuhaitzak zainduko ditugu
·
Jolastokian eta lorategian zaborra ez botatzen saiatuko gara
·
Institutu eta eskolan txorientzako habiak egiten eta
jartzeko orduan kokalekurik egokienak proposatzera konprometitzen gara
Delegatu berdea aukeratuko dugu. Aukeratu den delegatuak posta bat idatzi helbide honetara
Bertsoa abestu edo.
Arratiko eskolako ikasleek
egindako bertsoa
Doinua: Maritxu nora zoaz.
Hemen: https://bdb.bertsozale.eus/es/web/doinutegia/view/501-maritxu-nora-zoaz-i-maria-nora-zoaz
No hay comentarios:
Publicar un comentario