sábado, 14 de abril de 2012

KUKU


 Kuku! Kuku! Azken urteotan kukuaren lehen kantuak pesetarik gabe harrapatu, eta urtean zehar ere antzera ibili, dio kondaira zaharrak. Dena dela, kondairak alde batera utzita, kukuaren kantu ospetsuak neguko geldialdiaren ondoren udaberrian gaudela gogorarazten digu. Bizitzaren oparotasunaren garaia da hau eta Euskal Herriko bazterrak, lorez beteta, ezin politago daude. Artzainak berriz, Gorbeia, Aitzgorri, Aralar, Urbasa eta Pirinioak aldeko gainei begira ditugu, elurra noiz desagertuko zain. Izan ere, eguraldiak laguntzen badie, hilabetearen bukaera aldera edo, euren aziendak hartu eta goiko larreetara abiatuko dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario