miércoles, 18 de abril de 2012

EDUKIONTZI BERRIA TXORIERRIN: BERRERABILPENERAKO


Arropa jasotzeko edukiontzi berdeak kendu dira berrerabilpen edukiontziak jartzeko.Tratamendu prozesu baten ondoren erabilgarria izan daitekeena utz dezakegu edukiontzi horretan: arropak, jostailuak, liburuak, etxetresna elektriko txikiak, tresna elektronikoak, oinetakoak... 



Astero-astero ontziak huts eta materialak tratatu ondoren errekuperatuko dituzte, Koopera Gizarte sarean prezio ekonomikoetan salgai jartzeko. Gauza horiei erabilera emateaz gain, ingurumena zainduko dugu eta bazterketa arriskuan daudenentzat lana sortuko dugu.Jadanik badaukagu edukiontzi bakar bat hauek uzteko: jostailuak, liburuak, plantxak, telefono mugikorrak, lanparatxoak, lapikoak, arropak etabar


Objektuen bizitza erabilgarria nabarmen luzatzen da, eta horri esker hondakin bihurtzea ekiditen da; ez ditugu baliabide naturalak alferrik xahutzen; beroketa globala eragiten duten gasen isurketa gutxiagotu egiten dugu; energia eta ura aurreztu, eta kutsadura murrizten da; izan ere, bere bizitza-zikloan erreaktiboak diren produktuak ekoiztea eta merkatura produktu berreskuratu gisa itzultzea ekiditen da; gizarteari kontsumo iraunkorra eskaintzen dio, eta herritarrei, kontsumitzaileak diren aldetik, pentsaera aldatzea. Azpimarratu behar da berrerabilpenari esker inpaktua gutxituko dela kontsumo arduratsuak dakarren sentsibilizazioagatik, eta berrerabilpen instalazioetan birziklatzea eragingo duela


non daude kokatuak?
Derio
-Amaiketako jatetxearen aurrean, Gernikako Arbola,4. 
- Bestorrene kalea, 7
Larrabetzu
-Frontoi ondoan       
Lezama
-Eskola aurrean        
Loiu
-Larrondo.
-Zabaloetxe etorbidea-parkinaren ondoan 
Sondika
-Errenteria-Kultur Aretoa.
-Lehendakari Agirre, 37  
Zamudio
-Elizako aparkalekuan.
-Ganekogorta,2.
-Ospitale psikiatrikoa      



ERABIL ITZAZU.

No hay comentarios:

Publicar un comentario