miércoles, 2 de noviembre de 2011

USOAK ETA OREINAK PIL PIL hILEAN

hegaztien migrazioko hilabete bikaina dela.

Usoen hilabetea

Hegaztien migrazioko hilabete bikaina dela. Hauxe dugu ordea, usoak, birigarroak, eta paseko beste hegaztiak harrapatu nahian Euskal Herrian 100.000 eskopeta inguru gora begira jartzearen arrazoia. Zalantzarik gabe, espezierik preziatuena pagausoa dugu. Hegazti dotore honen paseko egunak ezin ikusgarriagoak izan ohi dira eta dirudienez, azken urteotan gure lepoetan inoiz baino ehiztari gehiago, eta eskopeta eta kartutxo hobeak dauden arren, ez da uso gehiago harrapatzen. Izan ere, Penintsulara sartzen diren usoek, tiroen poderioz, lurrera ez arrimatzen ikasten dute, eta ziztu batean joaten dira Espainiako hego-mendebaldeko lurraldeetara.


Oreinen amodio-tenorea

Maaaaaaaooooooooo. Hilaren hasieratik aurrera, Gorbeia, Kinto eta Irati aldeko basoetan, orroe ikaragarriak entzungo dira. Oreinak ditugu, eta tenore honetan araldian sartzen direnez, sutan daude. Arrak marraoka aritzen dira, inguruetako arerioak erakarri nahian, hauekin indarrak neurtzeko. Adar dotoreekin bultzaka lehian aritzen dira eta portaera honen bidez hautespen zorrotza ematen da. Ar indartsuenak irteten dira garaile eta hauexek estaliko dituzte emeak, belaunaldi berri sendoa ziurtatuz. Lanaldi itzel honek, ordea, lehertuta uzten ditu basoetako jaunak eta negua goiz samar eta indartsu iristen denean... larri ibiltzen dira ugaztun bikain hauek.

No hay comentarios:

Publicar un comentario