miércoles, 16 de noviembre de 2011

2011-12ko Udal Foroa

Aurten berriro ere martxan jari da agenda 21 Derion.


Horregaitik udaletxean egindako bileraren laburpen bat egin dute  Sergi eta Ivan, behena sakatuz ikus dezakezu.

Azaroaren 9an, Derioko Larrabarri Baserrian, Eskolako Agenda 21en lan egiten duten ikastetxeei ongi etorria emateko harrera ekintza bat ospatu zen. Hau aprobetxatuz, aurreko urteetako proposamenak errepasatu ziren.

Sarrera moduan, Derioko Alkate eta Mankomunitateko Buru den Lander Aiarzak ikasleak agurtu zituen Eskolako Agenda 21ean daukaten inplikazioa eta seigarren urtez egiten ari diren lana eskertuz.
Eskolako eta institutuko ikasleek aurkezpen txiki bat egin zuten, aurtengo lanerako dituzten helburuak azalduz.
Jarraian, Ortzadarreko Bea Maderok, sei urte hauetan Eskolako Agenda 21en landutakoa birpasatu zuen aurkezpen batekin.
Azkenik, Udal Teknikaria den Jose Luis Ruiz de Eginok, pasa den maiatzan Eskolako Udal Foroan ikasleek egindako proposamenei erantzuna eman zion eta zenbait informazio eman zituzten.
Saioa amaitu ondoren, lunch bat eskeini zitzaien ikasle eta koordinatzaileei.

No hay comentarios:

Publicar un comentario