miércoles, 23 de febrero de 2011

76 EZPELA

76 ezpela

Ezpel arrunta (Buxus sempervirens) landare loredun betiberdea da, Boxus generokoa. Jatorria Europa mendebalde eta hegoaldean, Afrika ipar-mendebaldean eta Asia hego-mendebaldean du, Ingalaterra hegoaldetik, Maroko iparraldera eta Turkia mendebaldera Kaukaso mendebaldeko Buxus colchica eta Iran iparraldeko B. hyrcana sinonimotzat hartzen dira.



Zuhaitz txiki edo zuhaixka betiberdea da, 1-9 m garai, 20 cm diametroko enborrarekin (nahiko zabala zuhaixka batentzat). Hostoak berdeak edo hori-berdeak dira, obalak, 15-30 mm luze eta 5-13 mm zabal. Loreak hermafroditak dira, hori-berdexkak, petalorik gabeak eta intsektuek polinizatuak. Fruitua hiru gingileko kapsulak dira, 3-6 hazi dituztenak. Espeziea kareharri edo klera lurretan hazten da, zuhaitz handiagoen basoetan, batez ere pagadietan.

Ezpel hitza euskal toponimoetan agertzen da, hala nola Lapurdiko Ezpeleta.

Unai Abrisketa

No hay comentarios:

Publicar un comentario