miércoles, 23 de febrero de 2011

28 PLATANONDOA

iPlatanondo Arrunta, latinez Platanus  sp., gazteleraz Platano de sombra., eta ingeleraz. London plane deritzo.

Gure zuhaitzaren altuera 25 metrotakoa da.Altuera40 m-raino iritsi daiteke. Enborra gogorra eta erresistentea da,zimurtsua.


Hosto erorkorrak,bakunak txandakatuak, txorten-luzeak eta ia beti palmatuak, 15-20x20-25cm-takoak ditu.Haien kolorea berde bizia da gainazalean eta argiagoa azpian.

Lore arrak eta emeak ditu,ez oso ikusgarriak.Zuhaitz berean jaiotzen dira baina infloreszentzia sexu bakarretan.Arrak kolore horikoak dira eta emeak gorriak eta horixkak.Apiril eta Maiatzean loratzen da.

Fruituak esferikoak dira, oinean ile luzeko motots sakabanatzen errazteko.Fruitu kopuru handia ematen duten arren,hazia nekez ernetzen dira edo antzuak dira eta hori dela eta ugalketa aldaska bidez artifizialki egiten dira.Fruituak udaren azken aldera edo udazkeneko lehen egunetan heltzen dira.

Ipar Amerikan aurkitzen dira espezie gehienak. Egurra egokia da zurgintza,ebanisteria eta eraikuntzarako.Apaingarri bezala oso erabilia da, basogintzan baita ere.





Adrian Elvira, Joseba Garcia, Maria Becerra 2C






No hay comentarios:

Publicar un comentario