miércoles, 8 de octubre de 2014

HABITAT EGUNA 2014


 
Aurten Urriaren 10an, ostirala, goizeko 8,30etan klase guztietan ospatuko dugu.


 Aurten aldaketa klimatikoa eta garraioa landuko ditugu. Beste gauza batzuen artean institutuan sortzen dugun aztarna ekologikoa gutxitzen ahaleginduko gara.

Bideoak ikusi:


Aurreko urteetako konpromisoak irakurri (AMAIERAN DOAZ) , ondoren kortxoan kopia itsatsi eta hausnartu (agendakoa bete). Ikasleen agendaren 110. orrialdean daude. Batxilergoan fotokopietan banatuko zaie.

 Konpromisoak irakurtzen diren bitartean, ondo legoke, ondorio errazak ateratzea. (Amaieran doaz)


Delegatu berdea aukeratuta ez balego, aukeratu. Aukeratu diren delegatuen izenekin  posta bat idatzi helbide honetara agenda21@txorierribhi.com



Bertsoa abestu


Atzera aurrera jo eta kean
dugu guk betiko martxa
kotxez, motorrez, abioiz zein busez
zikinduz ur ta eguratsa.
Lurra berotuz, klima aldatuz
doala ez da, ez, txantxa
ganbaran dugun bizikletari
eman egur, kendu hautsa
ondorengoek izan dezaten
lur honetan esperantza (bir)
(Doinua: "Aita izena" Amuriza)

viernes, 30 de mayo de 2014

Ingurumenaren eguna, ekainaren 5a, 2014



Ingurumenaren nazioarteko eguna, ingurumenari Nazio Batuen Erakundeak urtero eskainitako eguna da. Ekainaren 5ean ospatzen da


(Ekaianren 2tik 6ko astean)



TUTORETZETAN LANTZEKO   



1.-Lehen urratsa

-Binaka edo hirunaka, ordenagailu baten aurrean
-Aldaketa klimatikoaren gaiari beste begirada bat ematera goaz. Hurrengo sarreran minutu bateko bideo txiki bat dago.


2.-Bigarren  urratsa
-Binaka edo hirunaka, ordenagailu baten aurrean
-hurrengo gaiak (behean daudenak) banatu klase artean:
1.-Irakurri taldetxoan

2.- Zuen eritzia eta erantzunkizuna azaltzen, komentario labur bat idatzi blogean 

3.- Irarurri komentarioa  klase aurrean

1.     Migrazioak Klimak ez du itxaroten

2.     Natur hondamendiak eta uholdeak. Klimak ez du itxaroten

3.     Gaitzak eta osasuna. Klimak ez du itxaroten

4.     Ekosistemen desagertzea. Klimak ez du itxaroten

5.     Itsasoko uren igoera. Klimak ez du itxaroten

6.     Izotzak eta glaziarrak. Klimak ez du itxaroten

7.     Ur edangarriaren falta. Klimak ez du itxaroten

8.     Aldaketa klimatiko eta geroko planeta

9.     Bizkaiko itsasoko ura gradu bat igo da.

3.-Hirugarren  urratsa

Agendaren 105. orrialdea. Berriro betetzea, kurtso hasieran alde bat egin zen, orain bestea.  Ondorioak atera: Hobera ala txarrera joan zarete?






Posta elektronikoz bestelako informazioak bidali dugu.

·          La ONU alerta de que solo un giro radical detendrá el cambio climático

·          El cambio climático traerá más pobreza, éxodos y violencia .

·          Efectos del calentamiento global

·          Los científicos urgen a España a reforzar su defensa frente al mar

 http://elpais.com/elpais/2014/06/03/media/1401824410_599926.html

miércoles, 26 de marzo de 2014

zuhaitz eguna 2014 (2. partea)


Martxoaren 19an zenbait zuhaizt gehiago jarri ditugu, faltatzen zitzizkigun espezi batzu alde batetik eta bestetik hesi naturala jarraitzeko egiten.:






Holako elorri betz lau landatu genituen...
Elorri Beltzak


Gorostia eta haiek

Hona hemen Ametza

Astigarra


Artelatza

Eta lana amaitu zen


Hauek dira gure bizikide berrien kokapena

Datorren urtean gehiago.

viernes, 14 de marzo de 2014

Elikadura osasuntsua

2. maila elikadura kontuak lantzen ari gara, hori dela eta AECCko taldekide bat, Aintziberrek, hitzaldi sakon eta interesante bat eman digu ikasleei.




Ostean,tutoretzetan lotura duten ariketa batzu garatuko ditugu.





jueves, 13 de marzo de 2014

Zuhaitz eguna 2014 (1. partea)

Martxoaren 12an ZUHAITZ EGUNAren lehenengo partea egin dugu DBHko 1.go mailako delegatu berdeekin.

Datorren asteazkenean 2., 3. eta 4. mailakoekin egingo dugu.

Derioko udalak erosi digu dozena erdi gaiztainondo jarri ditugu autobusen geltokitik instituturako ibilibidean.

Gaur, (12-3-14) gaztainondoak landatu ditugu, eta izenak ipini dizkiogu , autobusak aparkatzen duten aldetik lehenehenegoa Gusanito deitzen da, zizare bat aurkitu genuelako. Bigarrena, Berrogeita hamar deitzen da, 50rreko zeinale baten aurrean zegoelako. Hirugarrena, Sondika deitzen da Sondikaren seinal baten aurrean zegoelako. Laugarrena Derio deitzen da Derioko seinal batean zegoelako. Bostgarrena Anonimo deitzen da ez genekien ze izena ipintzea. Seigarrena Ramitas deitzen da adar asko zeukalako.






domingo, 9 de marzo de 2014

Migrazioak. Klimak ez du itxaroten


klima aldaketa eragiten ari den fenomeno nagusiak-6

Klimak ez du itxaroten   Berria.info   2013-11-14 - 11:21:52


Itsasoaren gorakada, nekazari lurren gazitzea, basamortutzea, ur edangarriaren galera eta elikagaiak lortzeko berme eza (guztiak ere klima aldaketa bultzatzen ari den ondorioak) milaka lagun bultzatzen ari da munduan emigratzera. Nazio Batuen Erakundearen migrazioei buruzko 2010eko txostenaren arabera, 2008 eta 2009an 20 milioi pertsonak emigratu behar izan zuten klima aldaketak eragindako faktoreengatik.
Asia da iheslari gehien eragin dituen kontinentea, momentuz. Uholdeek, urakanek eta bestelako eguraldi fenomeno bortitzek berehala behartzen dute jendea etxetik urrutiratzea (adibidez, Katrina urakanaren ondorioz 1,5 milioi lagunek utzi zuten New Orleans 2005ean, eta haietatik 300.000 ez dira itzuli; Myanmarren,  'Nargis' zikloiaren ondorioz 800.000 desplazatu eragin zituen 2008an, baina, beste batzuetan askoz ere fenomeno luzeagoak izaten dira, besteak beste, lehorteak.  Basamortutze eta ur eskasiaren ondorioz 10 milioi pertsonak emigratu behar izan zuten Afrikan azken hamarkadetan, eta ia milioi bat lagunek utzi behar izan dute Mexikoko iparraldeko eremua. Itsasoaren gorakada herrialde batzuk desagertarazten ari da urtetik urtera. Kasu nabarmenak dira Tuvalu eta Kiribati uhartediena. Herrialde horiek laster desagerraraziko ditu itsasoaren maila igotzeak, eta iheslari ugari saiatu dira Australiara eta Zelanda Berrira joaten, baina atzera bota dituzte gehienak errefuxiatu babesa ez edukitzeagatik.

NBEk ez du onartzen errefuxiatu klimatikoaren figura, baina gero eta agerikoagoa da halakorik izan badela. 2050erako 200 milioi  lagunek utzi beharko dute euren herrialdea klima aldaketaren ondorioz, Oxfordeko Unibertsitateko irakasle eta gai hauetan aditu Norma Myersen arabera. Beste iturri batzuk askoz ere ezkorragoak dira: ACNURen arabera, esate baterako, mila milioi lagunek emigratu beharko dute 2050ean arrazoi horren ondorioz.