domingo, 9 de marzo de 2014

Migrazioak. Klimak ez du itxaroten


klima aldaketa eragiten ari den fenomeno nagusiak-6

Klimak ez du itxaroten   Berria.info   2013-11-14 - 11:21:52


Itsasoaren gorakada, nekazari lurren gazitzea, basamortutzea, ur edangarriaren galera eta elikagaiak lortzeko berme eza (guztiak ere klima aldaketa bultzatzen ari den ondorioak) milaka lagun bultzatzen ari da munduan emigratzera. Nazio Batuen Erakundearen migrazioei buruzko 2010eko txostenaren arabera, 2008 eta 2009an 20 milioi pertsonak emigratu behar izan zuten klima aldaketak eragindako faktoreengatik.
Asia da iheslari gehien eragin dituen kontinentea, momentuz. Uholdeek, urakanek eta bestelako eguraldi fenomeno bortitzek berehala behartzen dute jendea etxetik urrutiratzea (adibidez, Katrina urakanaren ondorioz 1,5 milioi lagunek utzi zuten New Orleans 2005ean, eta haietatik 300.000 ez dira itzuli; Myanmarren,  'Nargis' zikloiaren ondorioz 800.000 desplazatu eragin zituen 2008an, baina, beste batzuetan askoz ere fenomeno luzeagoak izaten dira, besteak beste, lehorteak.  Basamortutze eta ur eskasiaren ondorioz 10 milioi pertsonak emigratu behar izan zuten Afrikan azken hamarkadetan, eta ia milioi bat lagunek utzi behar izan dute Mexikoko iparraldeko eremua. Itsasoaren gorakada herrialde batzuk desagertarazten ari da urtetik urtera. Kasu nabarmenak dira Tuvalu eta Kiribati uhartediena. Herrialde horiek laster desagerraraziko ditu itsasoaren maila igotzeak, eta iheslari ugari saiatu dira Australiara eta Zelanda Berrira joaten, baina atzera bota dituzte gehienak errefuxiatu babesa ez edukitzeagatik.

NBEk ez du onartzen errefuxiatu klimatikoaren figura, baina gero eta agerikoagoa da halakorik izan badela. 2050erako 200 milioi  lagunek utzi beharko dute euren herrialdea klima aldaketaren ondorioz, Oxfordeko Unibertsitateko irakasle eta gai hauetan aditu Norma Myersen arabera. Beste iturri batzuk askoz ere ezkorragoak dira: ACNURen arabera, esate baterako, mila milioi lagunek emigratu beharko dute 2050ean arrazoi horren ondorioz.

14 comentarios:

  1. Gure ustez, gai honek garrantzia handia du. Alde batetik, geure mundua amaitzeko urratsak ematen ari gara eta ez bakarrik gure mundua, gure bizi-baldintzak ere txarrera joaten ari dira pixkanaka-pixkanaka eta munduko beste leku batzuetan gertzatzen ari dena ikustean gauzak aldatzen hasi beharko genuke.
    IRATI A. eta ALAIA G.

    ResponderEliminar
  2. Gure ustez, kontaminazioa gutxituz era honetako arazoak ekidi ditzakegu eta horrela emigrazio portsentaia jaitsiko litzateke.

    ResponderEliminar
  3. Oso testu zientifikoa da, datu asko eta informazio asko ematen duelako. Daukan informazioa interesgarria da eta pixka bat gogorra pertsona askok bere herria utzi behar izan dutelako.

    ResponderEliminar
  4. Kaixo:
    Testu hau ingurumena babesteko eta errespetatzeko balio digu, Lurra zaintzeko eta planetan klima aldaketa gutxiago izateko.

    ResponderEliminar
  5. Kaixo:
    Testu hau oso errealista da.

    ResponderEliminar
  6. Kaixo:
    Guk pentsatzen dugu,mundua hobeto zaindu behar dugula,bestela, gure hurrengokoak,ezin izangodute munduan ondo bizi.

    ResponderEliminar
  7. kaixo:
    Testua oso interesgarria da, asko ikasi dugu eta uste dugu ikasi ahal dela
    testu orrekin. Munduari erakusten ba genion iha danak reflexionatu ahal sutela.

    ResponderEliminar
  8. Kaixo:
    Ingurunea babestu behar dugu guri berdina ez gertatzeko eta munduan ez egoteko imigrazio gehiago.
    Pentzatu behar dugu emigratzen dituzten pertzonak edo familiak beraien herriak utzi behar dutela.

    ResponderEliminar
  9. Kaixo
    ingurua babestu behar dugu guri gainera ez etortzeko inmigratu beharra.
    Emigranteak lagundu behar ditugu.

    ResponderEliminar
  10. KAIXO:
    Gure ustez gai hau oso larria da. Oso tristea da jendea bere lurraldetik emigratu beharra. Sorte asko dugu emen bizitzeaz.

    ResponderEliminar
  11. Gure ustez gai hau larriegia da. Jendea bere etxetik emigratu beharra oso tristea da, adibidez New Orleansen gertatu zen bezala.

    ResponderEliminar
  12. kaixo, gure ustez testu hau oso ondo azalduta dago eta garrantzia handia eman behar diogu, ez badiogu garrantziarik ematen, txarrera joango da eta ez da asmoa. Gainera, oso tristea da, jendea bere bizilekutik joatea uholdeei, fenomeno naturalei eta hainbat egoerei ondorioz.

    ResponderEliminar
  13. Testu honek munduan orain zer gertzatzen ari dena azaltzen du,eta zer gertatuko den etorkizunean,horrela,kontaminatzen,jarraitzen badugu.
    Gure ustez,ingurumena saintzea , guztion beharra da.
    Oso tristea da , Lurra,gure planeta,horrela ikustea,jendea beste lurralde batzuetara emigratzea...
    Xabier Sarria eta Irati Ormaetxe

    ResponderEliminar
  14. Testu hau oso interesgarria da. Testu honen ondorioz, ikasi dugu gure planeta gehiago zaindu behar dugula. Gainera oso tristea da jendeak bere lurraldetatik ihes egitea eta lekuak desagertzea.

    ResponderEliminar