miércoles, 30 de octubre de 2013

Bizkaiko itsasoko ura gradu bat igo da.

Laster Delegatu Berdei esker zuen burmuinak lanean jarriko ditugu. Zer egin daiteke? Bitartean Aldaketa Klimatikoaren ondorietaz zenbait berri idatziko ditugu.



Bizkaiko itsasoko ura gradu bat igo da, aldaketa klimatikoa dela eta

2012/08/02

EHUk egindako ikerketa baten arabera, azken urteetan, uraren tenperatura gradu bat igo da kantauri ekialdean. Aldaketak, eragin negatiboa izango du euskal kostaldearen landaredian.Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) irakasle talde batek egindako ikerketaren arabera, azken urteetan, itsasoko uraren tenperatura gradu bat igo da kantauri ekialdean.

Lurrazaleko tenperatura egun batean zehar zenbait gradu aldatu daiteke, hori dela eta, tenperatura aldaketa horiek hutsalak dirudite. Itsasoan ez da hori gertatzen, uretan tenperatura aldaketak geldoago gertatzen direlako. Itsasoko uraren tenperaturak gradu bat igotzeak, aldaketa klimatikoaren ondorioetatik eratorritako hainbat faktoreekin batera, zenbait alga espezieren biziraupenean eragin negatiboa izango duten aldaketa esanguratsuak eragin dituzte.

Artikulua Estuarine, Coastal eta Shelf Science aldizkari zientifikoan argitaratu da. Ikerketa taldeak egindako azken ikerketen ondorioen arabera, aldaketa klimatikoari dagokionez, algak organismo oso sentikorrak dira, eta horren adierazle gisa erabilgarri izan daitezke.

http://www.argia.com/argia-astekaria/2338/unai-pascual
http://www.argia.com/argia-astekaria/2338/klima-aldaketa-hemen-dago-jada-soluzioak-oraindik-ez

miércoles, 16 de octubre de 2013

Delegatu berdeak 2013-14

Aurtengo delegatu berdeak, hauek dira: Ongi etorri eta ekin lanari.


Delegatu berdeak 13/14  
1A Aimar Arteaga, Ekain Zallo1B Brandon,  Kerman Bilbao1C Uxue Iturburu, Nerea Libano 1D Alatz Urrutia, Leizuri Sánchez 1E         1F Violeta Pérez eta Kerman Dañobeitia

 2A Aintzane Garcia Leizar Díez2B Irati Ormaetxe2C Urtzi Aurrekoetxea2D Soraia Lopes  2E Iker Barrueta Maider Bilbao  

3A Joseba Ortuzar Aitor Merodio3B Sarai Sordovilla Joseba Valdueza3C Imanol Arriortua Gorka Rivero3D Eneko Urieta Inés Fernández 

4A Eneko Sanz4B Asier del Rio4C Paul Zorrozua4D Ana Santiesteban Asier Pablogorrán ZIG Sergio Calderon 

Batx 1A Leire Olivenza Asier Landa Batx 1B Jon Cruz Izarne Lekerika Batx 2A Peio Madariaga Batx 2B Andoni Irazusta


miércoles, 2 de octubre de 2013

Habitat eguna. Urriaren 8an


Habitat eguenan ikusiko ditugu bideoak

1., 2. 3. eta ZIG: CLIMATE CHANGE


4. eta Batxillergoa: LA HISTORIA DE LAS COSAS (GAZTELERAZ)



STORY OF STUFF (INGELESAZ)


Azken gun hauetako zenbai egukarietako berri:

Berriak 3-10-2013 Bada Beste bide bat
http://paperekoa.berria.info/harian/2013-10-03/018/001/bada_beste_biderik.htm
El correo 2013/urriaren 1           España será un horno en 2100
http://www.elcorreo.com/vizcaya/v/20131001/sociedad/espana-sera-horno-2100-20131001.html
El País 2013 iraliaren 27  Los efectos del cambio climático se acercan al punto de no retorno
http://sociedad.elpais.com/sociedad/2013/09/27/actualidad/1380271116_853994.html


ZIG-SATekoek egindako markapaginak eta bertsolaritzakoek egindako bertsoa:







jueves, 20 de junio de 2013

Mendia ala itsasora?

Oraintsu berri oporretara zoazte gehienak, beste batzuei egun gutxi batzu bakarrik gelditzen zaizkizue. Denak indar berrituak ekarri irailean !!!

Nora zoazte itsasora ala mendira?

ITSASOAN:



MENDIAN:



Zuen esku dago. Ondo pasa eta gutxi... kontsumitu.


sábado, 15 de junio de 2013

Udal Foroa 13-6-5







Aurreko ekainaren 5ean, Derioko udaletxean, Derioko Eskola eta Institutuko ikasle eta koordinatzaileak eta Udaleko  ordezkariak,    Lander Aiarza (Udalerriko Alkatea   eta Mankomunitateko Burua) eta Jose Luis Ruiz de Egino (Teknikaria), batzen dituen Udal Foroa egin  zen.  Saioaren helburu nagusiak, Eskolako Agenda 21 Programaren barnean  ikasleek urtean zehar egindako lana erakustea eta ingurugiroa babesteko hartutako konpromisoak eta udalari egindako eskaera zehatzak azaltzea, izan ziren.

Lander Aiarza alkatearen agurra eta gero, eskolako ikasleek lehenik eta institutukoek ondoren, ikasturtean  zehar egindako ekintza desberdinak erakutsi eta azaldu zituzten. Honetarako, ekimen horietan egindako argazkiak eta erabilitako materialak aurkezpen txukun batean bildu zituzten. Ondoren, ikastetxeko eta udalerriko aztarna ekologikoa murrizteko hartu dituzten konpromisoen eta udalari egin dizkioten eskaeren irakurketa egin zuten. Jose Luis Ruiz de Eginok (Teknikaria), alkatearekin bateara, eskaerak ikasleekin komentatu eta hauetako bakoitzari erantzuna eman zien.

Udal ordezkariek, partaideak agurtu eta eskerrak eman zizkieten. Hurrengo urtean programan lanean jarraitzera animatu zituzten bertan bildu ziren ikasle eta koordinatzaileak.

Bukatzeko, udalak hamaiketakoa eskaini zien partaideei.


 Bertan duzue saioaren argazkiak ikusteko lotura. Klik

UDALARI GUK EGINDAKO PROPOSAMENAK

1
Kirola bultzatu
95
2
Bidegorriak eta oinezkoentzako bideak prestatu Txorierriko herriak lotuz
87
3
Herriko lurrak aprobetxatuz ortuak sortu langabetuentzat eta edozeinentzat
72
4
Fruta arbolak landatu herrietan
72
5
Materia organikoa birziklatu konposta egiteko
70
6
Bertoko produktuen azokak sortu
54

 
GURE  KONPROMEZUAK 2013

Etxean



Zaborra birziklatu (bereizi ontzi ezberdinetan)
Osasuntsuago jan: fruta, barazki, arrain gehiago...
Pastel eta opil industrial gutxiago jan
Institutuan



Zaborra ez bota lurrera (ez patioan, ez kalean)
Zaborra dagokion zakarrontzian bota
Etxetik hamaiketako osasuntsua ekarri
Herrian



Zakarrontziak behar bezala erabili
Kirola egin
Lorategiak zaindu