miércoles, 30 de octubre de 2013

Bizkaiko itsasoko ura gradu bat igo da.

Laster Delegatu Berdei esker zuen burmuinak lanean jarriko ditugu. Zer egin daiteke? Bitartean Aldaketa Klimatikoaren ondorietaz zenbait berri idatziko ditugu.



Bizkaiko itsasoko ura gradu bat igo da, aldaketa klimatikoa dela eta

2012/08/02

EHUk egindako ikerketa baten arabera, azken urteetan, uraren tenperatura gradu bat igo da kantauri ekialdean. Aldaketak, eragin negatiboa izango du euskal kostaldearen landaredian.Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) irakasle talde batek egindako ikerketaren arabera, azken urteetan, itsasoko uraren tenperatura gradu bat igo da kantauri ekialdean.

Lurrazaleko tenperatura egun batean zehar zenbait gradu aldatu daiteke, hori dela eta, tenperatura aldaketa horiek hutsalak dirudite. Itsasoan ez da hori gertatzen, uretan tenperatura aldaketak geldoago gertatzen direlako. Itsasoko uraren tenperaturak gradu bat igotzeak, aldaketa klimatikoaren ondorioetatik eratorritako hainbat faktoreekin batera, zenbait alga espezieren biziraupenean eragin negatiboa izango duten aldaketa esanguratsuak eragin dituzte.

Artikulua Estuarine, Coastal eta Shelf Science aldizkari zientifikoan argitaratu da. Ikerketa taldeak egindako azken ikerketen ondorioen arabera, aldaketa klimatikoari dagokionez, algak organismo oso sentikorrak dira, eta horren adierazle gisa erabilgarri izan daitezke.

http://www.argia.com/argia-astekaria/2338/unai-pascual
http://www.argia.com/argia-astekaria/2338/klima-aldaketa-hemen-dago-jada-soluzioak-oraindik-ez

5 comentarios:

  1. Arrazoia duzue, uraren tenperatura igota errekak etab. gainezka egingo dute eta orduan, zer gertatuko da??

    ResponderEliminar
  2. Aldaketa klimatikoaren ondorioz, Bizkaiko ura gradu bat igo da eta azken urteetan ikerlariek esan dute uraren tenperatura gradu bat baita ere igo dela. Aldaketa klimatiko hau, Kantauri ekialdean gertatzen dela badakigu.

    ResponderEliminar
  3. Ez dugu oso ondo ulertu, baina badakigu uraren tenperatura gradu bat igotzeak ez dakartzala erantzun onak. Zer gertatuko da orduan?

    ResponderEliminar
  4. Arrazoia duzue uraren tenperaturak igotzeak eragin negatiboa eukiko du itsazmailan eta itsazoaren ekosisteman
    =(=(=(=(=(=(=(=(=(=(=(=(=(=(=(=(=(=(=(=(=((=(=(=(=(=(=(=(==(=(=(=(=(=(=(=(=(=(=(=(=(=(=(=(=((==(=(=(=(=(

    ResponderEliminar