eta gutxi gasta.
Txorierri Institutuan, orain dela bederatzi urte, AGENDA 21 proiektua lantzen hasi ginen. Gizakiaren - gizartearen - ingurumenaren arteko harremanak hobetzea lortu nahi dugu.
viernes, 21 de diciembre de 2012
viernes, 23 de noviembre de 2012
ERELZAINAK EZTIA, GUK NOTAK
Ia oharkabean urteko egunik motzenetan eta gaurik luzeenetan
murgildu gara. Tarteka, eguzkia ikusten dugu, baina garaiotan alfer antza
dabilenez, gora igotzen hasi orduko, eta berotasun handirik igorri aurretik,
beherantz egiten du ziztu batean.
Egun hauetan, DELEGATU BERDEAK kontatzen ari dira, gelaz gela, gosaria eta hamaiketakoaren INKESTEN emaitzak. Ea zer iruditzen zaizuen. Zuen ideiak jaso nahi genituzke.
Eta edurra non dago? Bitartean...
Erle-zurrunbilo beldurgarria erlauntza batean. Erlezainak burua eta eskuak erlez beterik ditu, baina auspoz lagunduta botatzen duen keari eta noski, jantzi bereziari esker, lasai-lasai dago.
Eskerrak horri, erleen ziztadak ez bait ira inondik ere txantxetako gauza! Aurtengoa alde-aldekoa joan da eta ezti ugari ikusten da aberasketan.
Dena den, gure erlezain zuhurrak ederki daki eztia neguan zehar erleen ezinbesteko bazka dela eta horregatik, erdia etxerako hartuta, gainontzekoa beraientzat utzi du.
viernes, 26 de octubre de 2012
Katagorriak biltegiak betetzen, eta gu ?
Udazkeneko arrats goibela. Urre eta erdoi koloreko
hostoak eramanez, hego haizeak zuhaitzak pixkanaka biluzten ditu. Gau luze eta
freskoen ondoren hegazti-andanak hegoalderantz ihesi ikusirik, negua uste baino
hurbilago ez ote dagoen pentsatzen hasiak gara.
Aldiz, gu gosarietaz eta hamiketakoaz inkestak betetzen ari gara. Nolako jatun mota garen jakin nahi dugu. Ea nolakoak garen eta gure aztarna ekologikoa zein handia den. Eskerrik asko guztiei parte hartzeagatik.
M.M.Elosegik idatzia Elhuyar aldizkarian
Katagorria biltegiak betetzen, eta gu elikaduraren arduraz ere
Bere ohizko martxa bizian
katagorria fruituak biltzen ari da. Ohi baino gizenxeago dagoen arren, beti
bezain trebe jaitsi da buruz behera haritz batetik ezkur bila. Orain dauden
fruitu guztiak jaterik ez duenez, denborarik galdu gabe negurako biltegi
bereziak antolatzen ari da katagorria. Honezkero haritz zahar bateko zuloa
erdi-beterik du eta gaur bertan hasi da pago batean habia eraikitzen ere.
Gainera, lurrean ere fruitu asko gordetzen ditu eta berak ez badaki ere, honi
esker basoa berriztatzen laguntzen du. Izan ere, katagorriak lurpeko biltegi
horietako asko non dituen ahaztu egiten du eta beste animaliaren batek
aurkitzen ez baditu, haziek landare berriak emanen dituzte.
lunes, 22 de octubre de 2012
2012-2013 Delegatu Berdeak
Delegatu berdeak 2012
1-A Nagore Yerga, Soraia López 1B Maider Bilbao eta Edorta de Pablo 1C Ekaitz
Uribarri eta Uxue Garcia 1D Sara Beltrán eta Alai Gómez 1E Iraitz Carnero eta Jon Gonzalez 1F Ines Sorando eta Aintzane
Garcia
2A Jennifer Frías 2B Inés Fernández eta Mikel Gómez Ruiz 2C
Imanol Arriortua 2D Joseba Valdueza eta Joseba Ortuzar
3A Aitor
Mendiguren 3B Aitor Merodio 3C Mikel Durán eta Paul Zorrozua
3D Ana
Santisteban
4A Asier
Olazar 4B Andoni Zuazo 4C Iraide Caballero 4D Xabier Zarate 4E Iraide Sánchez ZIG
Sergio Calderón Iván Gutierrez 1B Andrea Hoyo
IrakasleaK: Rosa Dañobeitia, Mila Etxezarreta, Ana
Narbaiza, Kerman Ibarra, Javi Valencia eta Josetxo Alvarez
martes, 2 de octubre de 2012
lunes, 1 de octubre de 2012
Udazkena
-->
-->
Udazkeneko arrats goibela. Urre
eta erdoi koloreko hostoak eramanez, hego haizea zuhaitzak pixkanaka biluzten
ari da. Gau luze eta freskoen ondoren hegazti-andanak hegoalderantz ihesi
ikusirik, negua uste baino hurbilago ez ote dagoen pentsatzen hasiak gara.
Baso fruituak
Aurreko hilabetean bezala, urrian ere fruitu
ugari aurki daiteke gure mendietan.
Gaztainondoek okertutako adarrak ageri
dituzte morkotsez beteta eta haritz eta pago-ezkur batzuk ere badira.
Txorierriko mahastietan berriz, uzta biltzeko garaia iritsi da. Lanaldi itzela
beraz, Bizkaiko txakoli bikainak egiten diren lursailetan.
Mahats-mordoak biltzerakoan ale askotxo erortzen da lurrera, baina ez pentsa
alferrik galduko direnik. Izan ere, asko dira elikagai gozo hau jatera
hurbilduko diren animalia-espezieak, azken finean, hauxe baita sasoi honetan
egin beharrekoa: ahal den adina jan eta erreserbak metatzen saiatu, negua...
ate joka ari zaigu eta.
-->
M.M.Elosegik idatzia Elhuyar aldizkarian
viernes, 21 de septiembre de 2012
Suscribirse a:
Entradas (Atom)



