viernes, 26 de octubre de 2012

Katagorriak biltegiak betetzen, eta gu ?

Udazkeneko arrats goibela. Urre eta erdoi koloreko hostoak eramanez, hego haizeak zuhaitzak pixkanaka biluzten ditu. Gau luze eta freskoen ondoren hegazti-andanak hegoalderantz ihesi ikusirik, negua uste baino hurbilago ez ote dagoen pentsatzen hasiak gara.
 M.M.Elosegik idatzia Elhuyar aldizkarian

 
Katagorria biltegiak betetzen, eta gu elikaduraren arduraz ere

Bere ohizko martxa bizian katagorria fruituak biltzen ari da. Ohi baino gizenxeago dagoen arren, beti bezain trebe jaitsi da buruz behera haritz batetik ezkur bila. Orain dauden fruitu guztiak jaterik ez duenez, denborarik galdu gabe negurako biltegi bereziak antolatzen ari da katagorria. Honezkero haritz zahar bateko zuloa erdi-beterik du eta gaur bertan hasi da pago batean habia eraikitzen ere. Gainera, lurrean ere fruitu asko gordetzen ditu eta berak ez badaki ere, honi esker basoa berriztatzen laguntzen du. Izan ere, katagorriak lurpeko biltegi horietako asko non dituen ahaztu egiten du eta beste animaliaren batek aurkitzen ez baditu, haziek landare berriak emanen dituzte. 

Aldiz, gu gosarietaz eta hamiketakoaz inkestak betetzen ari gara. Nolako jatun mota garen jakin nahi dugu. Ea nolakoak garen eta gure aztarna ekologikoa zein handia den. Eskerrik asko guztiei parte hartzeagatik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario