Helbide honetan:
Institutuko zuhaitzak
Txorierri Institutuan, orain dela bederatzi urte, AGENDA 21 proiektua lantzen hasi ginen. Gizakiaren - gizartearen - ingurumenaren arteko harremanak hobetzea lortu nahi dugu.
jueves, 12 de junio de 2014
viernes, 30 de mayo de 2014
Ingurumenaren eguna, ekainaren 5a, 2014
Ingurumenaren nazioarteko eguna, ingurumenari Nazio
Batuen Erakundeak urtero
eskainitako eguna da. Ekainaren
5ean ospatzen da
(Ekaianren 2tik 6ko astean)
TUTORETZETAN LANTZEKO
1.-Lehen urratsa
-Binaka edo hirunaka, ordenagailu baten aurrean
-Aldaketa klimatikoaren gaiari beste begirada bat ematera
goaz. Hurrengo sarreran minutu bateko bideo txiki bat dago.
2.-Bigarren urratsa
-Binaka edo hirunaka, ordenagailu baten aurrean
-hurrengo
gaiak (behean daudenak) banatu klase artean:
1.-Irakurri
taldetxoan
2.- Zuen
eritzia eta erantzunkizuna azaltzen, komentario labur bat idatzi blogean
3.- Irarurri komentarioa klase aurrean
1. Migrazioak Klimak ez du itxaroten
2. Natur hondamendiak eta uholdeak. Klimak ez du itxaroten
3. Gaitzak eta osasuna. Klimak ez du itxaroten
4. Ekosistemen desagertzea. Klimak ez du itxaroten
5. Itsasoko uren igoera. Klimak ez du itxaroten
6. Izotzak eta glaziarrak. Klimak ez du itxaroten
7. Ur edangarriaren falta. Klimak ez du itxaroten
8. Aldaketa klimatiko eta geroko planeta
9. Bizkaiko itsasoko ura gradu bat igo da.
3.-Hirugarren
urratsa
Agendaren 105. orrialdea. Berriro
betetzea, kurtso hasieran alde bat egin zen, orain bestea. Ondorioak atera: Hobera ala txarrera joan zarete?
Posta elektronikoz bestelako informazioak bidali dugu.
· La ONU alerta de que solo un giro radical detendrá el cambio climático
· El cambio climático traerá más pobreza, éxodos y violencia .
· Efectos del calentamiento global
· Los científicos urgen a España a reforzar su defensa frente al mar
http://elpais.com/elpais/2014/06/03/media/1401824410_599926.html
miércoles, 26 de marzo de 2014
zuhaitz eguna 2014 (2. partea)
Martxoaren 19an zenbait zuhaizt gehiago jarri ditugu, faltatzen zitzizkigun espezi batzu alde batetik eta bestetik hesi naturala jarraitzeko egiten.:
Holako elorri betz lau landatu genituen...
Elorri Beltzak
Gorostia eta haiek
Hona hemen Ametza
Astigarra
Artelatza
Eta lana amaitu zen
Hauek dira gure bizikide berrien kokapena
Datorren urtean gehiago.
viernes, 14 de marzo de 2014
Elikadura osasuntsua
2. maila elikadura kontuak lantzen ari gara, hori dela eta AECCko taldekide bat, Aintziberrek, hitzaldi sakon eta interesante bat eman digu ikasleei.
Ostean,tutoretzetan lotura duten ariketa batzu garatuko ditugu.
Ostean,tutoretzetan lotura duten ariketa batzu garatuko ditugu.
jueves, 13 de marzo de 2014
Zuhaitz eguna 2014 (1. partea)
Martxoaren 12an ZUHAITZ EGUNAren lehenengo partea egin dugu DBHko 1.go mailako delegatu berdeekin.
Datorren asteazkenean 2., 3. eta 4. mailakoekin egingo dugu.
Derioko udalak erosi digu dozena erdi gaiztainondo jarri ditugu autobusen geltokitik instituturako ibilibidean.
Gaur, (12-3-14) gaztainondoak landatu ditugu, eta izenak ipini dizkiogu , autobusak aparkatzen duten aldetik lehenehenegoa Gusanito deitzen da, zizare bat aurkitu genuelako. Bigarrena, Berrogeita hamar deitzen da, 50rreko zeinale baten aurrean zegoelako. Hirugarrena, Sondika deitzen da Sondikaren seinal baten aurrean zegoelako. Laugarrena Derio deitzen da Derioko seinal batean zegoelako. Bostgarrena Anonimo deitzen da ez genekien ze izena ipintzea. Seigarrena Ramitas deitzen da adar asko zeukalako.
Datorren asteazkenean 2., 3. eta 4. mailakoekin egingo dugu.
Derioko udalak erosi digu dozena erdi gaiztainondo jarri ditugu autobusen geltokitik instituturako ibilibidean.
Gaur, (12-3-14) gaztainondoak landatu ditugu, eta izenak ipini dizkiogu , autobusak aparkatzen duten aldetik lehenehenegoa Gusanito deitzen da, zizare bat aurkitu genuelako. Bigarrena, Berrogeita hamar deitzen da, 50rreko zeinale baten aurrean zegoelako. Hirugarrena, Sondika deitzen da Sondikaren seinal baten aurrean zegoelako. Laugarrena Derio deitzen da Derioko seinal batean zegoelako. Bostgarrena Anonimo deitzen da ez genekien ze izena ipintzea. Seigarrena Ramitas deitzen da adar asko zeukalako.
domingo, 9 de marzo de 2014
Migrazioak. Klimak ez du itxaroten
klima aldaketa eragiten ari den fenomeno nagusiak-6
Klimak ez du itxaroten Berria.info 2013-11-14 - 11:21:52
Itsasoaren gorakada, nekazari lurren gazitzea, basamortutzea, ur edangarriaren galera eta elikagaiak lortzeko berme eza (guztiak ere klima aldaketa bultzatzen ari den ondorioak) milaka lagun bultzatzen ari da munduan emigratzera. Nazio Batuen Erakundearen migrazioei buruzko 2010eko txostenaren arabera, 2008 eta 2009an 20 milioi pertsonak emigratu behar izan zuten klima aldaketak eragindako faktoreengatik.
Asia da iheslari gehien eragin dituen kontinentea, momentuz. Uholdeek, urakanek eta bestelako eguraldi fenomeno bortitzek berehala behartzen dute jendea etxetik urrutiratzea (adibidez, Katrina urakanaren ondorioz 1,5 milioi lagunek utzi zuten New Orleans 2005ean, eta haietatik 300.000 ez dira itzuli; Myanmarren, 'Nargis' zikloiaren ondorioz 800.000 desplazatu eragin zituen 2008an, baina, beste batzuetan askoz ere fenomeno luzeagoak izaten dira, besteak beste, lehorteak. Basamortutze eta ur eskasiaren ondorioz 10 milioi pertsonak emigratu behar izan zuten Afrikan azken hamarkadetan, eta ia milioi bat lagunek utzi behar izan dute Mexikoko iparraldeko eremua. Itsasoaren gorakada herrialde batzuk desagertarazten ari da urtetik urtera. Kasu nabarmenak dira Tuvalu eta Kiribati uhartediena. Herrialde horiek laster desagerraraziko ditu itsasoaren maila igotzeak, eta iheslari ugari saiatu dira Australiara eta Zelanda Berrira joaten, baina atzera bota dituzte gehienak errefuxiatu babesa ez edukitzeagatik.
NBEk ez du onartzen errefuxiatu klimatikoaren figura, baina gero eta agerikoagoa da halakorik izan badela. 2050erako 200 milioi lagunek utzi beharko dute euren herrialdea klima aldaketaren ondorioz, Oxfordeko Unibertsitateko irakasle eta gai hauetan aditu Norma Myersen arabera. Beste iturri batzuk askoz ere ezkorragoak dira: ACNURen arabera, esate baterako, mila milioi lagunek emigratu beharko dute 2050ean arrazoi horren ondorioz.
domingo, 2 de marzo de 2014
Natur hondamendiak eta uholdeak. Klimak ez du itxaroten
klima aldaketa eragiten ari den fenomeno nagusiak-5
Klimak ez du itxaroten Berria.info 2013-11-14 - 11:21:52
Ohiko bihurtu dira, eta zerikusi zuzena dute itsasoko uraren berotze orokorrarekin. Memorian geratu zaizkigu 'Katrina', 'Mitch', 'Wilma', 'Nargis' eta aste honetan bertan Filipinak astindu eta milaka hildako eragin dituen 'Haiyan'
Urtero-urtero ehunka mila lagun hiltzen dituzte uholdeek eta natur hondamendiek, eta horien erdiak klima aldaketarekin zerikusia duten uholdeetan izaten dira. Hala ere, natur hondamendien eta klima aldaketaren arteko lotura zientifikoa zehaztea ez da erraza. Zientzalari batzuek topatu dute, ordea. 'Nature' aldizkariak argitaratu zuenez, Kanadako Ingurumen Ministerioak aginduta, hainbat zientzialarik zehazten dute lotura bi fenomoen artean.
150.000 ordenadore partikularren parte hartzeari eskerrak, zientzialari horiek topatu dute lotura berotze efektuaren eta euri bortitzen intentsitatearen artean, ipar hemisferioan. XX. Mendearen bigarren zatian 24 ordu iraun duten eurite bortitzen hazkundea bat dator berotze efektua eragiten duten gasen isurketaren hazkundearekin. Ez dira, ordea, ipar hemisferioko herrialde industrializatuetan gertatzen ari natur hondamendien kalterik handienak, hego hemisferioko herrialde pobretuetan baino. Nazio Batuen Erakundearen txosten baten arabera, natur hondamendien kopurua %50 hazi zen 2000ko hamarkadan 1990koarekin alderatuta.
Uholdeak eta eurite bortitzak, baina, ez dira mundu osoan ohikoak. Basamortutze prozesu bortitza ere martxan da, deforestazioarengatik ez ezik, klima aldaketagatik ere. Izan ere, euriteak %10 eta 30 bitartean gutxituko dira erdi latitudeetako eta tropiko lehorretako hainbat eskualdetan, NBEren arabera. Esate baterako, 2000 eta 2005 urteen artean erdialdeko eta mendebaldeko Afrikak 67.800 kilometro koadro lur galdu ditu basamortutzearen ondorioz (Euskal Herriak 22.000 kilometro koadro ditu).
Suscribirse a:
Entradas (Atom)





