miércoles, 13 de abril de 2011

97 HAGINA

Egun hauetan landatu berri dugu, bi zuhaitz: Gorostia eta Hagina. Biak txikiak izan arren, oso esanguratsuak dira mitologian eta naturan. Ea non dauden asmatzen duzuen?

98 HAGINA

Taxus baccata latinez, gazteleraz Tejo eta ingleseraz yew.

Institukoa txikia izan arren (oso gaztea delako) Zuhaixka edo 20 metroko zuhaitza izan daiteke, forma piramidala izaten da. Kolore berde ilunekoa, adar ugarikoa eta horizontalean edo pixka bat zirtzilaturik hazten dira. Sarritan eitea ezberdina da hazten den kokagunearen arabera. Enbor lodia du, 1,5 metrora irits daitekeena. Azal mehekoa, sarritan laminak askatzen direlarik, kolore gorri-grisaska duena.
Hosto iraunkorrekoa da. Hostoak 10-30 x 3 mm bitartekoak dira, partzialki beherantz makurtuak, berde ilunak gainaldean eta berde horiskak azpialdean. Hilera zapaldu batean kokatuak, hostoak txandakatuak izan ohi dira adarrean zehar. Oso toxikoak dira eta ez da komeni usaintzeko zapaltzea. Kimuak berde argiagoak eta 2 mm-takoak dira.

Loreak , udaberri hasieran adaburua zuritzen dute beren polen hodeiak askatu baino lehen. Oin emeetako hazi-hasikinak hosto-galtzarbean jaiotzen den pedunkulu labur baten puntan aurkitzen dira. 



Fruituek forma oboidea dute, , hazia ia erabat estaltzen duen bildukin mamitsu gorri bat bihurtuaz. Neguaren amaieran edo udaberriaren hasieran loratzen da eta fruituak, berriz, urte bereko udazken aldera heltzen dira.
Bere egur gogor eta trinkoa oso preziatua dago ebanisterian (egurraren lanketa finean) eta baita tornerian ere. Historiako arkurik hoberenak egiteko erabilia izan omen da bere egurra. Arrazoi hauek eta bere hazkuntza motela direla medio, gaur egun espezie honen atzerapena ematen ari da. 

Munduko zuhaitzik zaharrenetakoa da, izan ere 2.000 urte biziraun baitezake.

Hagin asko dago Euskadi osoan. Nafarroa hegoaldean izan ezik, edonon ikus daiteke. Haginak ez du basorik osatzen, talde txikiak sortzen ditu. Ez da batere ugaria.


Euskal toponimia hitz honekin estuki lotuta dago: Agineta, Aginalde, Aginaga eta Aginarte, besteak beste. Zenbait armarriren osagai ere bada. 

Magia duen arbolatzat dugu hagina. Herri askok beren batzarrak zuhaitz honen gerizpean egin izan dituzte. Horregatik, herri horiek babestu eta estimatu izan dute. Zergatik gutxitu dira, ordea? 
Bi dira arrazoi nagusiak: alde batetik, beren toxikotasuna. Hazia biltzen duen geruzak izan ezik, gainontzeko guztiak toxina izeneko pozoi bat dauka. Bestalde, zuhaitz honen adarrak historiako arkurik hoberenak egiteko erabili izan dira, baita harategietako gakoak egiteko ere. 

miércoles, 6 de abril de 2011

8 GEREZIONDO

Gereziondo arrunta edo Prunus cerasus zuhaitz bat da fruitu garratzak eta gorri argi kolorekoak. Gereziondoa Rosaceae familiako landarea da, Prunus generokoa aran, arbendola, mertxika eta arbeletxekoekin batera. Gazteleraz  Cerezo eta igleseraz wild cherry deitzen zaio.
25 m garai izan daiteke bere bizitzan zehar. Oso zuzena da bere egituran oinarriturik, zur leuna du eta marroi kolorekoa, nahiz eta zurgin munduan gehiago balio dutenak gorrixka kolorea izan. Bere kukula zabala eta piramidala da, bestalde, bere hostoak erorkorrak, bakunak eta era bikoitzean dendatuak.
Gainera, oso balioetsia dago bere loreen edertasunagatik, nondik fruitua sortzen den. Gerezia fruitu globo-itxurako eta haragitsu gorria da. Fruta-arbola honek lokotxen taldekoa da, neguko hotza behar duena bere atsedenaldia apurtzeko.
Bere jatorria Europa eta Asiako mendebaldean dago. Badira baratz handiak Iberiar penintsulatik Turkiako Anatoliara eta Eskandinaviako hegoaldetik Britainia Handira arte, merkataritzako erabiltzen direnak.

 ASIER LANDA 2 E

martes, 29 de marzo de 2011

52 ERKAMETZA



Euskeraz Erkametza deitzen da, Bere izen zientifikoa, Quercus Faginea da,gazteleraz,Quejigo deitzen da eta aldiz, ingelesez, Portuguese oak.

Zuhaitz honen altuera, normalean, 20 metrokoa da. Zuhaitz honen enborra, gozoa, samurra, leuna, gogorra, belus-antzekoa, hezea, laua, sendoa eta astuna da.Fruitua, ezkurra da, petiole labur bat da eta forma zilindrikoa du.

Hostoak, erorkorrak dira.Emakumezkoen loreak, bakartiak edo talde murriztuetan eta braktea akreszenteez osatutako inbolukru batez inguratuta daude.


Iberiar penintsulan, batez ere, Andaluzia, Gaztela Mantxa, Extremadura eta Murtzian egon ohi da zuhaitz honek.

Apaingarri moduan erabiltzeko balore handia du , eta medikuntzan erabiltzen da botika moduan.


   Xabier P., Leire L., Estibaliz J., Guillermo P. eta Nerea N. 2. E.



martes, 15 de marzo de 2011

ZUHAITZEN ARGAZKIEN LEHIAKETA. PARTE HAR DEZAKEZU!!!!!

Lehiaketaren helburua eta parte-hartzeko prozedimendua

TXORIERRIKO ZUHAITZ BEREZIEN ARGAZKI LEHIAKETA


ARGAZKI LEHIAKETA
BALDINTZAK

Argazkiak digitalak izan beharko dira, halaber, originalak, gehienez urte bat baino gutxiagoko antzinatasuna dutenak eta beste lehiaketa batean saritu gabeak direnak. Pertsona bakoitzak hiru argazki gehienez aurkeztu ahalko du, eta argazkiarekin batera honako datu hauek bidali beharko dira:
  • Izen-abizenak
  • Helbide elektronikoa
  • Adina eta ikastetxearen izena
  • Argazkiaren izenburua
  • Hartutako lekua eta data
  • Zuhaitzaren izena
ARGAZKIAK AURKEZTEKO LEKUA:

Argazkiak ondorengo helbide elektronikora bidali beharko dituzue:


Ondoren zuen argazkiak blog honetan ikusi ahal izango dituzue, eta horretaz gain, lehiaketari buruzko informazio gehiago jaso.

txorierrizuhaitz.blogspot.es


 SARIAK


Aurkeztutako argazki guztiak blog-ean bilduko dira. Bi kategoria egongo dira:
·          10-14 urte bitartekoa
·          15-18 urte bitartekoa
Kategoria bakoitzetik bi argazki irabazle aukeratuko dira horrela, bi sari emanez.


jueves, 3 de marzo de 2011

35. LIGUSTRUM LUCIDUM



 IZENAK
Zientifikoa: Ligustrum lucidum
Gazteleraz: Aligustre del Japón

EZAUGARRIAK
Ligustrum lucidum zuhaiska edo, gehiagotan, zuhaitz txikia da, eta 10 m altuera izaten du.
Hostoak iraukorrak eta koriaeoak, 8-14 x 3-5 cm, lantzeolatuak eta akuminatuak, lustredunak, nerbiazio oso markatukoak. 
Lore askoko panikula handiak, 10-20 cm; korola zuriska, eta hodia gigilak bezain luzea; estanbreak ongi exertuak. Uztailetik irailera loratzen da.
Fruitua baia erakoa, biribildua da, diametroan 1 cm, beltzak eta pruinadunak.

BESTELAKOAK
Jatorriz Txina eta Japoniakoa, kale eta pasealekuetako ilaretan edo bestela heskaiak eratzeko, beti klima gozoko lekuetan, hotzarekin sentikorra bait da. Euskal Herrian kostaldeko areka eta ezpondetan basati bihurturik ikusten da.
Bere erabilera gehien bat ornamentaziorako da, apaingarri gisa. Heskaiak eratzeko erabiltzen da.

IVAN ROSEÑADA - ZIG/SAT

59 INTXAURRONDOA

Itxaurrondoa “Juglans regia deitzen da izen zientifikoz , ingelesez  Walnut” deritzo eta gaztelaniaz “Nogal

Hosto erorkorra duen zuhaitz hau 20-25 metroraino haz daiteke. Ekialdeko Asiatik eta Pertsiatik dator, baina antzinate urrunean hedatu zen Penintsula osoan.

Intxaurrondoek hosto handi konposatuak dituzte, Intxaurrondo arruntaren, kasuan 3tik 9ra folio dituztela,.




Apirilean edo maiatzean loratzen da eta intxaurrak udaren amaieran batzen dira. Intxaurraren oskol berdea oihalak berde ilun tindatzeko erabili zen.
Intxaurrondo arruntak batez ere bere fruituengatik landatzen dira. Fruitu hauek osatzen ari direnean, San Juanak aldera, berdeak eta zuriak agertzen dira eta ukitzean eskuak belzten dituzten tanu kantitate haundiak edukitzen dituzte. Helduak direnean estalki berdea erori egiten zaie eta hazia agertzen da, intxaurra alegia, lehortzen utzi eta gero jaten direlarik.

Azkar hazten da. Oso preziatua da intxaurrondoaren fruitua (intxaurra), baita zuhaitza bera ere, itzala ematen duelako eta kalitate handiko egurra duelako (ebanisterian oso estimatua). Intxaurraren olioak industri aplikazioak ditu: pinturen gertakinak, xaboiak. Antzina xarabe moduan erabili zen tenia kanporatzeko.

Hostogalkorrak dira. Hosto konposatuak dituzte, 5-9 foliolo obal edo lantzeolatuekin, larrukarak, berdeak eta glabroak azpikaldean nerbioen ertzetan izan ezik.

ARGUNE IBARGURENGOITIA, EUKENE  LOPEZ   3E

martes, 1 de marzo de 2011

31 ALIGUSTRE


Ligustrum lucidum edo aligustrea, Txinako landare bat da, bertakoa da bere jatorria. Institutukoa 3 metrokoa da, baina,  25 metrora hel daiteke. Enbor latza, fina, delikatua, apurkorra, gogorra, malgua eta lehorra da.

Zuhaitz honen hostoak berde ilunak dira, gakoak (6-17 cm luze eta 3-8 cm lodi). Negu oso latzetan hostoak eror daitezke. Landare honen loreak, ale ugariko ponikulu handietan bilduta, honen korola zurixka da.
Jatorria Txinako hegoaldeko erdialdean, Mediterraneo inguruko lurraldeetan, europako lurraldetik, asiako mendebalderaino iritsiz. Euskal Heriian banaketa orokorra du, batez ere parkeetan.
Txinako medizina tradizionalean erabili da, eta ahultasun sexualerako erabiltzen da.

Markel, Jon, Mikel eta Gaizka 2.A