miércoles, 11 de octubre de 2017

Habitat eguna 2017



Urtero Agenda21eko zereginari hasiera ematen diogu data berezi honetan. Aurkezpena eguneko lehen orduko irakasleak egingo du, horretarako beherago duzuen gidoia jarraituz. Aurten urriaren 13an, ostirala HABITAT EGUNA 2017 egingo dugu.


(Oharra: berez egun hau 3an ospatzen da: HABITAT EGUNA-URRIAREN 3. ASTELEHENA)

1.- Sarrera: aurten EKONOMIA ZIRKULARRA eta ZABORRA landuko ditugu. Beste gauza batzuen artean institutuan sortzen dugun aztarna gutxitzen ahaleginduko gara. 

2.-Bideoak ikusi:



3.-Aurreko urteetako konpromisoak irakurri (1. eta 2. Ikasleen agendaren 125.  orrialdea, ikasleek betetze duten ala ez jarri behar dute) kortxoan kopia itsasteko izango duzue. Agian, irakur daitezke gogoratzeko.

ENERGIA
•                      Geletan kanpoko argia aprobetxatzen ahalegintzea
•                      Geletako, pasiloetako, komunetako...  argiak itzaltzea. Ordenagailua amatatzea.
•                      Berogailua ipinita dagoenean leihoak ez zabaltzea.
HONDAKINAK
•                      Paperaren kontsumoa murrizteko:Paper berria ahal den gutxien erabili, paper birziklatua erabili, fotokopiak bi aldeetatik egin eta folioetan bi aldeetatik idatzi, papera berrerabili (kutxak daude geletan).
•                      Gaikako zabor bilketa bultzatzeko:Gelak ahal den garbien mantentzea. Jolastokia, ataria eta institutuko gainontzeko lekuak ere garbi mantentzen ahalegintzea.
•                      Edukiontziak behar bezala erabiltzea (paperarentzat, plastiko eta ontzientzat...)
GARRAIOA
•                      Trena, autobusa eta garraio publikoak gehiago erabiltzen saiatzea.
•                      Bizikletaz edo oinez joaten saiatzea
URA
•                      Uraren erabileraren jarraipena egingo dugu
•                      Komunak ez ditugu paperontzi gisa erabiliko.
•                      Zerbait apurtuta dagoenean abisatuko dugu: Ikastetxean, zuzendari edo atezainari esangodiogu, etxean gurasoei, eta herriko zerbait apurtuta ikusten dugunean udaletxeradeituko dugu.
BIODIBERTSITATEA
•                      Insitutuko eta herriko lorategiak eta zuhaitzak zainduko ditugu
•                      Jolastokian eta lorategian zaborra ez botatzen saiatuko gara
•                      Institutu eta eskolan txorientzako habiak egiten eta jartzeko orduan kokalekurik egokienak proposatzera konprometitzen gara

4.- Delegatu berdeak aukeratu (neska mutila ??). Aukeratu diren delegatuak  posta bat idatzi helbide honetara agenda21@txorierribhi.com

5.-Bertsoa abestu.
(Kopia izango duzue ikasle bakoitzarentzat)
Ama lurrari zer ein dotzegu?
begiratu ingurura,
ezer ez dogu birziklatzen ta
ezerk ez dozku ardura,
kontsumismoan munduan gaude
sartuta oso gustura
mundu bakarra dekogu eta
zaindu dezagun natura."

Lurrean dugun egoereak
oso triste jartzen gaitu
beraz zeozer egingo dogu
Planetak merezi baitu
Natura beti errespetatu
eta lagunak ez ahaztu
Ahal den guztia berrerabili
ta ezin dana birziklatu

TxORIERRIBHI.BERTSOLARITZA.KON
       peio josepe doinuen.

MILA ESKER

No hay comentarios:

Publicar un comentario