viernes, 27 de noviembre de 2015

COP21 klimaren gailurraren atarian



Gero eta negutegi efektuko gas gehiago dago gure planetaren eguratsean. Munduko Meteorologia Erakundeak (MME) jakinarazi du karbono dioxidoa kontzentrazioa milioiko ia 400 parteraino iritsi dela (397,7 zehazki); alegia, %143 hazi da industrializazioaren aurreko arotik, 1750. urtea erreferentziatzat hartuta. Erregistroak existitzen direnetik inoiz neurtu den kontzentrazio handiena da.

Atmosfera berotzen duen beste gas batzuen bilakabidea ez da hobea. MMEren esanetan, metano eta nitrogeno oxido kontzentrazioak %254 eta %121 handitu dira 1750etik, hurrenez hurren. Gogoan izan behar da airean CO2 baino metano gutxiago egon arren, bigarrenaren efektua askoz handiagoa dela.
Atmosferan dagoen gas kontzentrazioa hain handia izanik, dagoeneko ezinezkoa da klima aldaketa saihestea, eta orain helburua da ahalik eta apalena izatea.

Beste erakunde batek, Erresuma Batuko Meteorologia Bulegoak, ohartarazi du 2015 amaieran batez besteko tenperaturaren igoera 1,02 gradukoa izango dela Industria Iraultzaren hasierakoarekin alderatuz.




Parisko COP 21






Abenduan Parisen egingo den COP21 klimaren gailurrean igoera bi gradutik gorakoa izan ez dadin akordio globala lortzea da xedea.    

NBEk berak alarma jo du, eta azpimarratu du Parisen atarian agertutako konpromisoak ez direla nahikoa.

Haietan oinarrituz egindako proiekzioaren arabera gas isurketek handitzen jarraituko dute 2030era arte, eta tenperatura igoera hiru gradukoa izango da mende amaieran.



No hay comentarios:

Publicar un comentario