domingo, 23 de febrero de 2014

Gaitzak eta osasuna. Klimak ez du itxaroten



klima aldaketa eragiten ari den fenomeno nagusiak-4

Klimak ez du itxaroten   Berria.info   2013-11-14 - 11:21:52

Tenperatura berotzeak eragingo duen ingurumen aldaketak eta zenbait parasitoren eragin eremua zabaltzeak gaixotasun batzuen eragin eremua handitu egingo du. Esate baterako, dengea eta paludismoa kutsatzen duten eltxoak iparraldeko lurretara joan ahal izango dira, berotzearen eta prezipitazioen biderkatzearen erruz. Aldi berean, natur hondamendi gehiago izaten ari dira eta etorkizunean are eta gehiago izango dira (uholdeak, lehorteak, urakanak, ekaitzak...), eta horrek eragin larriak ekarriko dituzte, ur edangarriaren gabeziaren ondorioz. Asma eta rinitis gehiago izango dira udaberrian, eta estres termikoak bihotzeko eta arnas aparatuko gaitzak ugarituko ditu. Europaren kasuan, esate baterako, azken uda batzuetan izan dira beroak eragindako gaitz larri batzuk: bero kolpeak, hipertermia, deshidratazioa...

Horiek are eta gehiago sentituko dira hurrengo urteotan. Aldiz, neguan izaten diren gaitz batzuk (bronkitis, pneumoniak...) gutxiago nozituko dira. Europako herrialde guztietan nabaritu da jadanik joera hori. Esate baterako, 1950 geroztiko negurik hotzenetan %5-7 artean gutxitu dira gaitzen ondoriozko heriotzak, abendutik otsailera. Udarik beroenetan,  berriz, %10-12 handitu dira heriotzak, ekainetik abuztura.

7 comentarios:

  1. Oso garrantzitzua da testua, hori esker guk behar dugun gaixotazun hauen informazioa oso baliogarria izan zaigu, eta gure natura zaindu behar dugu.

    ResponderEliminar
  2. Oso interesgarria izan da, gaixotasunei buruz hitz egitea oso baliagarria iruditu zaigu eta horrela badakigu zer gertatuko den munduan.

    ResponderEliminar
  3. Oso interesgarria iruditu zaigu eta oso baliaogarria iruditu zaigu, eta orain badakigu zer gertatzen ari den munduan.

    ResponderEliminar
  4. Dokumental honegaz, ados gaude. Baina, arazo hau konpontzen ahalegindu behar gara; ez bakarrik zientzialariek, jende guzti-guztiak.

    ResponderEliminar
  5. Oso interesgarria izan da zeren eta, hitz egiten du osasunari buruz, zer ondorio duen kutsadura osasunean eta ingurumen berean.

    ResponderEliminar
  6. Oso interegarria da zeren eta osasunari buruz hitz egiten du. Kutsadurak ondorioa du osasunean eta ingurumenean bertan.

    ResponderEliminar