miércoles, 29 de enero de 2014

Ur edangarriaren falta. Klimak ez du itxaroten



klima aldaketa eragiten ari den fenomeno nagusiak-7

Klimak ez du itxaroten   Berria.info   2013-11-14 - 11:21:52


Klima aldaketa eragin larria izaten ari da ur edangarriaren hornikuntzan, bereziki, munduko herrialderik pobreenetan. Gaur egun 1.000 milioi pertsonek ez dute ur edangarriaz gozatzeko aukerarik, eta 2.500 milioik ur zikinak garbitzeko azpiegiturarik gabe bizi dira, beraz, kalitate txarreko ura edaten dute. Egunero 6.000 haur hiltzen dira ur ez edangarria edatek eragindako gaixotasunen ondorioz, eta 4 milioi lagun hiltzen dira urtero kalitate txarreko ura edateagatik.

Egoera okerrera egiten ari da. Batetik, itsasoko uraren mailaren gorakada ur gezaren iturriak zapuzten ari da munduko hainbat herrialdetan, besteak beste, altuera gutxiko uharte eta kostalde eremuetan: Ozeaniako uhartediak, Bangladesh, India, Karibe... Horrez gain, bakteria eta birusen zabaltzea handitzen ari da ur edangarriaren gabezia mundu osoan, baina beti bezala Asia, Afrika eta Hegoamerikako herrialde pobretuak dira horren eragina gehien nabaritzen dutenak.

8 comentarios:

  1. Kaixo,
    Klima aldaketaren gaia oso larria da gaur egun eta honen ondorioetako bat ur edangarriaren falta da. Azken hamarkadetan ez gara larritu gai honek izan ditzakeen ondorioez. Ondorio horietako bat uraren falta da eta gehien bat herrialde pobreetan gertatzen da.
    Horregatik, guk hainbeste ur xahutu beharrean herrialde ez garatuengan pentsatu beharko genuken.

    ResponderEliminar
  2. Gauza hauek berriak dira guretzat, ez genekien hainbeste jende hil ahal zenik ur ez edangarria edateagatik. Uste dugu zerbait egin behar dugula hau aldatzeko, ezin dugu utzi hainbeste pertsona hiltzea, eta jende honi laguntza eman behar diogula uste dugu.

    ResponderEliminar
  3. Leku Askotako lekuetan ura gutxitzea beste herri batzuetara ura ailegatzeko behar duten pertsoneentzako.

    ResponderEliminar
  4. Ez genekien ura hainbeste lekuetan falta zenik eta hainbeste pertsona hiltzen zirela horregaitik. Ura alferrik ez erabiltzea behar dugu.

    ResponderEliminar
  5. Klima aldaketa oso gauza larria da zeren, planetako klimari eragina asko egiten dio. Lehen bai lehen egin behar dugu zeozer hau gelditzeko bestela ondorio asko egingo dira. Umeak asko hil egiten dira zeren, ez daukate ura edateko eta beste batzuk hil egiten dira ez daukatelako ur garbirik.

    ResponderEliminar
  6. oso tristea da jendeak ura ez izatea eta kontaminazioagatik hiltzea, ura alferrik ez genike erabili behar eta behar dugunean bakarrik erabili.

    ResponderEliminar
  7. uraren gabeziagaitik jende asko hiltzen da, eta gu ura alferrik erabiltzen dugu. Oso tristea iruditzen zaigu hainbeste ume urtero hiltzea ur zikina edateagaitik.

    ResponderEliminar
  8. Klima aldaketa oso garrantzitsua da zeren eta herrialde batzuetan ura ez da garbia eta horregatik herrialde hoiei lagundu behar diogu makinak erosten ura garbitzeko.

    ResponderEliminar